Zerbait ikasten baduzu, zerbait kontatzen badizute, autobusean edo tabernan zerbait aditzen baduzu, eta, batez ere, inori ez errateko erraten badizute.... mail bat confidencial@sanfermin.com-era igorri eta kontakatiluarena egin. Aipatu gabeko konfidentziazkoak
14 de noviembre
Próximamente el carillón de la parroquia de San Lorenzo de Pamplona, donde se cobija la capilla y la efigie de San Fermín, podrá emitir en las horas principales del día y celebraciones el tono "A San fermín Pedimos" interpretado con sonido de campanas. La letra y la música de esta letra que se canta antes del encierro es obra de Joaquín Zabalza Boruell, miembro de los Iruñako
y parroquiano de esta iglesa, cuya residencia se encontraba a escasos
metros de la misma. Esta idea es otra iniciativa del párroco, Santos
Villanueva, por promocionar y potenciar la imagen de San Fermín como
Santo y ejemplo de vida cristiana además de las ya conocidas.
Irailak 9
Legend 17 filma, Nikolay Lebedev zuzendari errusiarrarena, hemendik gutxira Nafarroako Pitillas herrian filmatuko dute eta entzierro baten grabazioa izanen du barnean. Horretarako, sanferminetako entzierroko lasterkari batzuk eta eszenarik konplikatuenetarako kapadun eta unai batzuk kontratatu dituzte. Kanpoaldean eta lursail pribatu batean grabatuko da hildako Valeri Kharmalov gaztearen, hockey errusiarreko izarraren, bizitza birsortzeko.
Uztailak 7
San Lorentzoko parrokoak frekuentzia-eragozle bat jarri su santuaren ondoan turistek, bisitariek, zinegotziek eta kazetariek Twitterraz kalaka eman ez diezaioten.
Ekainak 17
Tirada nazionaleko egunkari prestigiotsu batek lehen orria eta zortzi orrialdeko erreportaje zabal bat sanferminei emanen dizkie txupinazo aurreko asteburuan. Erreportajea Sanfermin.com-eko galeriako Jordi Cohen argazkilariaren irudiek eta smartphonerako Sanferphoto aplikazioak ilustratuko dute.
Ekainak 13
Amorratzailea aurten ez egiteko arriskuan da. Sanferminetako herri ekitaldi hori, azken urteotan Iruñeko karriketan barna DJz giroturiko -aldamio baten gainetik- parranda handien protagonista, beharbada ez da aurten eginen. Finantzazio eta antolakuntza zailtasunek azken urteotako ekitaldirik berezko eta barregarrienetako bat bukaraz dezakete. Gehiago irakurri hemen.
2 de junio
Ánima Naturalis convoca a participar en la protesta contra el maltrato a los toros en Sanfermin a través de su campaña En la Piel de Toro el 3 de julio. http://enlapieldeltoro.org/#registro
2 de mayo
La Chula Potra prepara una composición nueva para Sanfermin 2011. Se podrá escuchar el 8 de julio en un acto conmemorativo en Iruñea/Pamplona.
Martxoak 24
Hainbat esparrutako lagun batzuek kontatu digute Peñen Federazioa horien historiari buruzko liburu bat prestatzen ari dela eta, dirudienez, hori bere generoan erreferentzia bihurtuko dela. Eutsi, badugu ezagutzeko gogoa.
Martxoak 15
Gares herritik kontatu digute martxoaren 20az geroztik, eta bederatzi egunetan, bertako Kale Nagusian Japoniako kafe marka baten publizitate iragarkia filmatuko dutela eta horren barnean zekor entzierro bat eginen dutela. Animaliak jarriko dituen ganadutegia hurbileko, Larragako hain zuzen, Macua enpresa izanen da.
AZKEN ORDUA: Japoniako taldeak filmaketa bertan behera utzi du Japoniak orain duen egoera dela eta.
27 de febrero
Calentando motores se encuentran miembros de la Peña 7 de julio viendo en sus ganaderías los toros de todos los encierros que discurrirán por las calles de Pamplona en julio. (Creemos que la referencia es a la Peña 7 de Julio de Jerez, y no la de Pamplona.)
14 de enero
Nos envían un mensaje a la cuenta de Twitter de Sanfermin @sanferminlive advirtiéndo de que las peñas de Pamplona pretenden ausentarse de las corridas de la Feria del Toro del 11 y 12 de Julio.
Nos envían otro correo diciendo que esta información es una patraña y que estaban hablando de fumar y no de sanfermin y que no era eso sino lo otro.
06 de diciembre
Un grupo de rock de referencia y primer nivel está preparando la logística para incluir en un videoclip de su próximo disco escenas con toros y un encierro.
2010eko uztailaren 22a
Oberenako emakumezko bazkide batek idatzi digu beren web orrian peñaren komunikatu bat dagoela esateko, non horrek Peñen Federazioak aurten egin dituen protestez duen jarrera argitu eta zehazten baitu, eta bere aburuz, "hedabideek harrigarriki isildua" izan dela. Hori horrela, kontatu eta lotzea besterik ez dugu, nahi duenak irakur dezan. http://bit.ly/cA4w7l
2010eko ekainaren 22a
Beste urte batez Mutilzarra peña zezen-plazara joateko abonurik gabe geratuko da, gainerako peñak ez bezala. Abonua dutenen isiltasuna adierazgarria da eta, horregatik, kide batzuek pankarta beltzarekin ateratzea proposatu dute, herri abonuak eta banaketa demokratikoa, Iruñeko peña guztien artean eta ez federatu eta historikoen artean bakarrik, aldarrikatzeko.
Maiatzak 17. Entzierroaren Museoko castinga
Cinemavip-en maiatzaren 20rako iragarritako castinga Entzierroko Museoaren ekoizpen etxearentzat da, ez Bollywoodeko filmerako. Hautatutakoei egun horretarako dei egin zaie Arena ekoizpen etxearen helbidean, ordu ezberdinetan. Uste zenaren aurka, castingpamplona@gmail.com-ek iragarritako castinga Beriaingo nabe batean plano batzuk egiteko da, entzierro eta sanferminetako etorkizuneko museoa, Festa Museuma, jantziko duten ikus-entzunezkoak sortze aldera, eta ez Excelmovies filmerako.
Apirilak 28
Uztailaren 11n zezenak peñarik gabe. Horixe da, pankarta beltzak ateratzeaz gain, peñak sanferminetan protesta egiteko maneiatzen ari diren ekintzetako bat.
Martxoak 31
Aurten nekez ikusten ahalko dugu Juan Pedro Lecuona adarren aurrean Telefonican eta Kailejoian, hanka batean lesio larria izan baitu eta sendatzeko lau hilabete beharko dituelako. Korrikalari ausart eta jakintsuak dio 2010eko entzierroetan egoten saiatuko dela baina diagnostiko medikoak kontrakoa adierazten du. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Aupa Juampe!
Martxoak 14
Javier Sánchezek, El Heraldon, "San Fermín, fiesta universal" izenburuko artikuluan http://bit.ly/cdSEIb kontatzen du Suitzan "Iruñeko sanferminak ezagutzea eta jendea zezenen aurrean lasterka ikustea egoki iruditzen zaiela zezenak sufritzen ez duelako ("zezenarekin entzierroa baino lehen eta gero zer gertatzen den" ezbaiak alde batera utzita). Gustukoa dute eta baditut sanferminetara joan diren lagunak, entzierroan lasterka egiteko adorerik izan ez duten arren".
Urtarrilak 22
Sanferminetako entzierroaren argazki bat erabiltzen da Valentziako Ayorako Udalak Fiturren duen standa sustatzeko. Ezti bikaina dute han, baita oso jende ona eta zezen bolaztatuak oso ezagun egin dituen entzierroak ere, eta hortaz ez dute beste inongo argazkiren beharrik. Baliteke koordinazio akatsa izatea, zeinek bere grazia baitu, norbaiti inola ere eginen ez dion arren. Phermin Bellok bideoa bidali zigun eta hemen dira Ayorako Udalaren web orrian diren argazki ofizialak.
Urtarrilak 21
Fiturreko segurtasunak Erraldoi eta Buruhandien dantza gelditzeko esan zuen Nafarroako standean, holako emanaldiak urtarrilaren 23a baino lehen espresuki debekaturik baitaude. Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren eta IFEMAren beraren programazioan espresuki iragartzen da dantza hori, baina, hala ere, egoerak antolatzaile eta ikusle batzuk eta esparruko segurtasuna bera harritu ditu.
Urtarrilak 21
Twitterlari talde batek (twitter gizarte-sarearen erabiltzaile) sanferminetarako topaketa bat antolatu du. Uztailaren 8an izanen da @PacharanTwitts twitteren erabiltzaileak deituta .
Azaroak 30
Iruñeko Udalak Eliza Katolikoari San Ferminen irudi batzuk eta material historikoa doan uzteko eskatu dio egiteko den Museoan erakusteko, nahiz eta enpresa irabazleari gainerako edukirako sei milioi euroko aurrekontua onetsi dion.
Azaroak 20
Sanferminen Museorako proiektu irabazleak Festaren Mundu Eguna sortzeko berritasuna proposatu du, Diario de Noticiasek esan duenez, Kukuxumusuk 2009ko sanferminez geroztik gauzatzen ari den proposamen berbera.
Azaroak 19
Knight&Dayren produkzio etxeak, zein Tom Cruiserekin Sevillan eta Cadizen filmatzen ari baita, Iruñea eta Nafarroa bisitatu zuen bi astean zehar eta filmaketa benetako eszenategietan egitea serioski baloratu zuen. Inplikaturiko erakundeen lana zuzena izan zela diote gure iturriek, baina inguru honetan urrian izaten den klimak operazioa hezurmamitzea eragotzi zuen.
Azaroak 6
Gaur utzi diote Prentsaren Nazioarteko Bulegoan lan egiteari horretan 6 hilabete aritu diren langileek. 2010eko ekainean kontratatuko dituzte berriro lagun horiek edo beste batzuk hartuko dituzte lan hori egiteko. Ez dira sanferminak prentsa bulego bat urte osoan zehar mantentzeko bezain garrantzitsuak? Munich-eko Oktoberfest-ek eta Rioko inauteriak beren festa handietarako zinegotzi espezifikoak eta kabinete iraunkorrak dituzte eta Iruñean prentsa kabinete espezifikoak 6 hilabete irauten du.
Azaroak 3
Iruñea Hiriko Urrezko Domina Konpartsari ematea Udalak txupinazoa hari jaurtitzen ez uzteko baliaturiko aitzakia eta jokaldia da", esan digu Sanfermin.comen jarraitzaile batek. Sanfermin.comen erredakzioan ez dakigu gaiaren egia zein den baina bai Konpartsa maiteak txupinazoa botatzen badu jaurtiketa Caravinagrek eginen duela.
Azaroak 2
Aste honetan barreiatu zituzten Estafetako balkoi batetik zendu berriko entzierro-lasterkari amerikar baten errautsak. Haren lagunek fidelki bete zituzten sanferminen zale horren desirak baina ez zuten aurreikusi auzotarren batek egoerak eskandalizaturik Artzapezpikutzara protestatzera deituko zuela. Han aditu zioten eta kontuarekin zerikusirik ez zutela eta entzuteaz gain beste egiterik ez zutela ohartarazi zioten.
Urriak 22. Sanferminak NYen
Festaren zale pare batek apartamentuak zabaldu ditu New Yorken San Fermin bataiatuta. Inaugurazio ofiziala urtarrilean egin nahi dute, baina jada bezeroak hartzen ari dira, anitz festaren jarraitzaile. Gelak festaren gaiez apainduko dituzte. Edgecombe Avenue-ko 195. zenbakia, New York, 10030, Uper west Manhattan-go Sugar Hill auzo lasaian, dute helbidea. Informazio gehiago hartzeko, hemen.
Urriak 2
RTVEtik hurbileko iturri batzuek baieztatu egin digute Miserikordia Etxea Digital + katearekin 2010eko sanferminetako zezenketen telebista igorpena negoziatzen ari dela. Horrek entzierroaren gaineko irudi eskubideak hartuko lituzke bere barnean eta, hortaz, Cuatrok jarraitzen ahalko luke ibilbidea Televisión Españolarekin erdizka transmititzeko aukera ona izaten. Kontratuaz ez da ez xehetasunik ez iraupenik jakitera eman eta aurrekoa aurtengo feriaren ondoren bukatu zen. Horrela, TVEk entzierroa ekoizten du eta seinalea Cuatrori pasatzen dio, eta alderantziz kailejoi eta zezen-plazan.
Uztailak 22
Entzierroko lasterkari batzuk Sanfermin.com-ekin harremanetan jarri dira TVEko erreportaje batek haserretuta; horretan, "aparta" batzuk entzierrora Gure Etxea tabernako sukaldetik, Estafetan, sartzen dira ibilbidea itxita dagoela, Udaletxeko plazatik, jende guztiak egiten duen bezala, sartu ordez.
Uztailak 21
Miserikordia Etxeko Zezen Batzordeko presidente Marco García-Minak kontatu du, Diario de Navarran, Cuatrorekin zezenketa eta, entzierroan, plazarako sarraldia emateko kontratuaren hiru urteak bukatuta berritzeko asmoa dutela.
Ekainak 25
Sanferminetako zirkua IWERen aparkalekuan
Esan digutenez, sanferminetako zirkua IWERen atzealdeko aparkaleku zabalean kokatuko bide da, Arrotxapea auzoan.
Ekainak 22
Uztailaren 5eko entzierroa Museoan New Yorkeko haurrentzat
New Yorkeko Brooklyn Childrens Museum-ek, munduan haur eta familientzako jarduerak egiten dituzten bakanetakoak, uztailaren 5ean jardueretako bat entzierroari eskainiko dio.
Ekainak 22
Miserikordia Etxeari eta San Fermin festei buruzko sei erreportaje berezi eta zezen bereizketaren emanaldia Digital Plusen. Manolo Molés-ek, Cadena Ser-eko Los Toros saioaren aurkezle eta Cuatro eta Digital Pluserako San Fermin 2009 saio bereziaren aurkezle, hurrengo festetarako planak aurreratu zituen bere irratsaioan atzo. Sakondu gabe, entzierroari dagokionez lan txikiagoa eta, beraz, zezenketaren transmisioan handiagoa eginen dutela esan zuen, ezen TVEk entzierroaren produkzioa eginen du bere kamerekin eta Cuatrok seinale bera hartuko du bere emanaldian gertakarirako bere profesional sarea hedatu beharrik gabe.
2009ko ekainaren 8a
Iruindarrok, biba housea
Uztailaren 10ean Amaya Kirol Hirian egiten den Bullmusicfestivaleko bideo biralean Uxue Barcosen ahotsa, 2008ko txupinazoa bota zuenekoa, bikoizten dute house musika sustatzeko.
2009ko ekainaren 5a
2009ko sanferminetako egitarau ofiziala astelehenean aurkeztuko dute udaletxean. Guillermo Nagorek diseinatu du eta Hemingwayrekin loturiko argazkiak ditu.
2009ko ekainaren 5a
César Cruchagaren jarraitzaile batzuk hura 2009ko txupinazoaren jaurtitzailea izatea sustatzen ari dira gizarte sareen bitartez. Atxikimendu bila dabiltza.
Ekainaren 4a, Hemingwayren Antzekoen Lehiaketa
Sanferminetan Hemingwayren antzekoen lehiaketa eginen da Key West-eko Sloppy Joe's Bar-ean egiten den eran.
Ekainak 2. Uztailaren 9a, Hemingwayren eguna
Uztailaren 9a Hemingwayren eguna izanen da ofizialki Iruñean Ernest Hemingwayk Iruñera egin zuen azken bisitatik igaro diren 50 urteak ospatzeko.
Maiatzak 6
Sevillako Feriak Zezen Feriarako kontratatzen diren lehen toreroak zein diren jakiteko balio du. Ezustea, 8 urteren buruan Morante de la Puebla itzuliko dela. San Isidro Feriara arte itxaron beharko da kartelak ixteko. Solas-lekuetan esaten dena eta mundotoro.com-ek jasotzen duena hau da: 6an, ezten hagak Hermoso de Mendoza eta Sergio Galánentzat; 12an, Miura, Juan José Padilla eta Rafaelillorentzat; 13an, Fuente Ymbro, Miguel Ángel Pererarentzat; 14an, Núñez del Cuvillo Miguel Ángel Perera, Julián López El Juli eta Morante de la Pueblarentzat. Bestalde, noiz ez dute esaten baina etorriko omen dira Iruñera Ricardo Gallardo, Daniel Luque, Francisco Marco, Luis Bolívar, El Fundi, Alejandro Talavante, José María Manzanares (Jandillekin), Sebastián Castella, El Cid eta El Fandi (Jandillentzat)
Apirilak 30
Valentziako YANNAMOREk esan digu uztailaren 10ean EL BARRIO Iruñean ariko dela
Apirilak 29
www.feriadeltoro.net-eko Mariano Pascalek dioenez, norbaitek iradoki dio Estafeta karrikan McDonald's bat edo antzekoa ireki behar dutela Belagua kafetegia izandako lokalean. Entzierroaren ibilbide erdi-erdian.
Apirilak16
Discovery Channel bere "Animal Planet" katerako "Untamed and Uncut" (Basatia bezalako zerbait, mozketarik gabe) sail bat egiten ari da eta bertan entzierroa da protagonista. Programa honek, benetako istorioen bitartez, biltzen ditu animaliek muturreko egoeretan berezkoak dituzten jokabideak, hala nola lehoinabar baten erasoa, krokodilo baten ausikia, etab. Oraingo honetan zezenak ekarriko dituzte eta, nola ez, entzierroa ere, benetako istorio batekin. Jakinaraziko dizuegu.
Apirilak 10
Blog de Mikel Urmeneta-n kontatzen dutenez, "fede eman dezaket Margaux Hemingway aktoresak, errodajea zela-eta nirekin baitzegoen, nirekin partekatzen zuela kartel berritzaileari diodan mirespena -2009ko Zezen Feriarako Rafael Moneok egindako kartela aipatuz.
Apirilak 6
Australiako Victoria estatuko Turismo ministroak esan du entzierroa Melbournen eginen dela. Tim Holding-ek ziri hori sartu zuen mundu anglosaxoiren inozente egunean, apirilaren 1ean ospatzen den horretan. "Iruñeak ez dezake entzierroa monopolizatu eta hemendik gutxira Melbournen eginen dugu" esan zuen Holding-ek.
Martxoak 26.
Sanferminetan ez da ez konpartsarik ezta txarangarik izanen. Horrela bederen esan du José María Chiquillo senatariak egileen eskubideengatiko kanonean jai handiek duten gastuei buruz mintzatuz. Onetsi ez zen ekimen baten aitzindaria izan zen zeinen bitartez Apirileko Feria, Sanferminak edo Fallak bezalako jai handiak Egile eta Editoreen Elkarte Nagusiari ordaintzetik salbuetsiak geldituko baitziren. Eskubide horien ordainketa 2008an 43.000 eurokoa izan zen eta jaun horren aburuz ordainketa horrenbeste areagotuko da non "SGAE delakoak lortuko baitu hurrengo sanferminetan kale animaziorik ez izatea, ez konpartsarik, ez txarangarik... Ez da inozentada, errealitatea izan daiteke" Espero dezagun ezetz.
Martxoak 12
Sanferminetako entzierroa eta festak maite dituen lagun talde batek haurrentzat benetako zezenekin lehen egin ziren entzierroen berreskurapena bultzatu nahi du. Jendearen babes handia eta erakundeen isiltasuna iritsi zaizkie.
Martxoak 12
Aurtengo Zezen Feriako kartela arkitekto ezagun bati agindu dio Erruki Etxeak.
Martxoak 3
Alfredo Sanzol antzerki zuzendariak "Sí, pero no lo soy" obrarekin arrakasta handia izan du estreinaldian. Zentro Dramatiko Nazionalaren ekoizpena izanik, kritikarien aburuz "azken urteotako unerik dibertigarrienetako bat" erreproduzitzen du. Izan ere, luxuzko itsas bidaia batean uztailaren 7aren bezperetan ontziraturik dagoen nafar batek sanferminekiko duen atxikimendua eszenaratzen du.
Suscríbete al boletín de noticias