Sanfermin.com-ek Googlen egutegi publiko bat sortu du sanferminekin lotutako data adierazgarrienekin.
Aurrerantzean, munduko edozein txokotatik sanferminekin lotutako daten berri izan dezakegu Google calendar baliatuta. Aplikazio horrek egutegiak sortzeko aukera ematen du, horiek, ondoren, konpartitzeko edo munduko edozein web orritan edo edozein webgunetatik eskuragarri izateko.
Sanfermin.com-ek eguneratuz joango den sanferminei buruzko egutegi tematikoa sortu du. Horren bidez, ekitaldi tradizional nagusiak gogorarazi ahal izango ditugu. Egutegi horren inguruko argibideak ondoko helbide honetan lortu daitezke:
Horretaz gain, sanfermin.com-en albiste ataletik, egutegiak urte osoan zehar eskainiko duen informazioa eskuratu daiteke. Googleko aplikazio berri hori reader teknologiarako eta sarera konektatzen diren edozein motatako gailu eramangarrietarako prestaturik dago, iphone eta sortu berri diren mugikorrak barne.
Aipaturiko egutegian iruzkinak egiteko, bidali mezu bat ondoko helbidera: fermin@sanfemrin.com