Documento sin título
/td>
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Nola parte hartu
Historia
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

ZERGATIK JANZTEN DUGU ZAPI GORRIA SANFERMINETAN?

Zapi gorria Sanferminetan janztea oso tipikoa da; tradizioak berak esaten duenez, festek irauten duten bitartean lepoan lotuta eraman dezakezu.   Horregatik, suziria jaurti baino lehen, jendeakeskumuturrean lotuta, poltsikoan edo eskuan eramaten du, eta gora jasotzen dute festen iragarleak ondokoa oihukatzen duenean: “Viva San Fermín! Gora San Fermin!” Festari ekin bezain pronto, zapia lepoan edo buruan janzten da, edo irudimen eta modak
egoki jotzen duen moduan.  

Zuriarekin ongi konbinatzeaz eta arropa tindatzeaz gain (betiere kalitate onekoa ez bada eta zuriarekin batera hogeita hamar gradutan baino gehiagotan ikuzten baduzu), zapiak jatorri erlijiosoa dauka. San Ferminen omenezko kapera San Lorentzo elizan kokatzen da; bertako parrokoak, Jesús Labarik, ondokoa dio:  “Ez dago jakiterik, ziurtasun osoz eta frogatutako gertaerez baliatuz, zapia noiz erabiltzen hasi zen, baina badakigu arrazoiak zeintzuk izan ziren. Santu baten omenez egindako ospakizun erlijiosoetan gorriz janzten gara apaizok, santua martiri izan bada eta bere sinesmenengatik hil egin bada. San Ferminen omenez egiten diren festen kasuan, hala egiten dugu martirioa pairatu zuelako, eta zapi gorriarena, jendeak ohitura erlijioso hori interpretatzeko duen modu bat da.”         

Badakigu zapi gorria eramatea zuriz janzteko ohitura baino zaharragoa dela, zuriz janztekoa gertatu berri baita. Izan ere, Miguel Javier Urmeneta, hirurogeigarren hamarkadan Iruñeko alkatea zenean, ahalegindu zen peñek arropa zuria janzteko ohitura zabal zezaten, eta lortu egin zuen.

Bestalde, zapiaren ohitura sostengatzen duten beste teoria batzuk ere badaude. Batzuen aburuz, zezena deitzeko balio du, izan ere, dirudienez, gorri koloreak zezenak erakartzen ditu. Gogorarazi beharra dago entzierroan gerriko eta zapirik gabe korrika egitea gomendatzen dela, zezenak hortik, hain zuzen, harrapatu dezakeelako korrikalaria; hortaz, gutxi dira teoria horren alde egiten duten pertsonak.

Beste iruindar batzuk uste dute zapia Iruñeko hiriaren ohitura dela, eta horrek San Ferminen martirioaren sinesmena indartuko luke, Bost Zaurien Botoari dagokiona, alegia. 1599. urtean ezarri zen hori, eskerrak emateko ekintza gisa, Iruñeko biztanleriaren heren bat akabatu zuen izurritea erauzteagatik.  Sendagaiak baino eraginkorragoa -orduan ez baitzegoen sendagairik- izan zen gaixoen bularretan Kristoren Bost Zaurien sinboloaren zigilua jartzea. Neurri horren eraginkortasuna ikusita, eta eskerrak emateko, hiriko agintaritzek erabaki zuten “Bost Zaurien” botoa deritzona betiko ospatzea.  Zauri horien irudikapenak, hain zuzen, zapia lepoan nola geratzen den moduarekin antza handia dauka.

.

Documento sin título