BETIZUAK
Entzierroko
azken zezena ukuilura sartu denean, betizu
edo bigantxak ateratzen dira plazara:
txekortxo basatiak. Adarrak bolaz estalita
dituzte: betizuekin astindu ederrak bai,
baina normalean apenas hartuko duzun zauri
larririk (inoiz edo behin, halere, gertatu
izan da, baina gehienbat zorte txarragatik).
Lau betizu izaten dira. Josteta erraza
da: txekorrak joka egiten dizunean alde
egin behar diozu, abaila eta trebezia
erabiliz. Kasu:
ez da uste bezain
erraza. Debeku da betizuak gogaitu, mindu, eutsi
edo jotzea: horretan ari zarela harrapatzen bazaituzte
igoal zuri emanen dizkizute ostiko batzuk.
|