Tradizioak dioenez, Honesto apaiza, San Saturninok
bidalita, erromatarren garaiko Iruñera
etorri zen ebangelioa ezagutzera emateko xedez
eta Firmo senataria kristautasunera bihurtu zen,
baita bere familia osoa ere. Honestok hezi zuen
haren seme Fermin, eta berau, hamazazpi urte
zituela, inguruetan predikatzen hasi zen. Geroago,
hogeita lau urte zituela, Honoratok, Akitaniako
Tolosako prelatuak, apezpiku izendatu zuen.
Hogeita hamaika urte zituela, Ferminek Galietara alde egin zuen ebangelioa predikatzera:
hasiera batean, Akitania, Auvernia eta Anjoun, geroago, Amiensen, non hainbat
jende bihurtu baitzuen eta, azkenik, kartzelatu eta gero, lepo egin zioten eta,
martirioa pairatu baitzuen, irailaren hogeita bostean, hain zuzen ere.
Haren gorpua, zenbait kristauk isilpean lurperatua, mende batzuk geroago agertu
zen mirari gisa, 615. urteko urtarrilaren hamahiruan, San Salvioren apezpikutzan,
eta hurbil zen hirira eraman zuten. Santuaren gorpuzkinak gordetzen dituen katedralaren
aldare atzean landuriko XV. mendeko erliebe gotiko bikainetan ikusten ahal da
istorio hori.
© Larrión y Pimoulier Editores |