Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 
  15eko ENTZIERROA

Festak ofizialki uztailaren 14an bukatzen dira, baina 15ean ere bada festa, eta bada festa ahal den guztia, entzierro eta guzti, luza dadin ahal duen guztia egiten duena. Uztailaren 15eko entzierroak "Billabesaren Entzierro" gogoangarrian du jatorria. Iruñean hiri-autobusei deitzen diegu billabesa, eta uztailaren 15ean, horrezkero festa ofiziala akiturik zegoela, Santo Domingo aldapan gora zihoan autobusak ohiko zezen saldoa ordezkatzen zueneko lasterraldia zen billabesaren entzierroa.

Entzierro hau bestearen pareko zeremoniarekin egiten zen. Santuari abesten zitzaion (botila batez ordezkatuta), piztia zirikatzea debekaturik zegoen, e.a. Ezarririko ordenari egiten zitzaion txantxa zen. Eta ezarririko ordenari, jakina, ez zitzaion halakorik gustatzen eta, beraz, bere eskuan zegoen guztia egin zuen "billabesaren entzierroa" pikutara joan zedin. Denbora dezente joana da zortzietako billabesa kendu zutenetik, baina berdin zion; azokara igotzen zen banaketarako furgoneta bat erabili ohi zen, edota Santo Domingon gora egiten zuen edozein ibilgailu.

Azken garai hauetan hein batean aldatu da gauza: entzierroa ziklista (elastiko eta guzti) baten eta zezen mozorrotutako norbaiten aurrean egiten da. Eta badira kantikak, santuari, zaleek uztailaren 15eko Patroi Santua deritzotenari. Dirudienez, aski santu mozkorti eta maltzurra omen da, zeina 'gaixoa ni' amaituta prozesioan joaten ohi den jendeari benedikazioak banatuz, entzierro berezi honen tenorea iritsi arte.

Interesgarria baderitzozu, informazio gehiago jaso dezakezu honako helbidean: http://usuarios.lycos.es/pamplona15dejulio

 

 

 


 

 


Documento sin título