Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Nabarreriako iturria
Mozkorraldiak
Entzierroa
Bigantxak
Kasu lapurrei
Kasu bortxaketei
Kasu marrantei
Kasu kristalei
Kasu harresiei
Kasu ihesari
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

NABARRERIAKO ITURRIA

Auskalo noiztikan eta zer dela eta, atzerri aldetikan Iruņeko sanferminetara heldutako atzerritarrek "magnetismo" berezia sentitzen dute gure hiriko monumentu honengatik. Azkenenengo urteotan geroz eta arrakasta handiago jaso duen erritu basati honek ehundaka lagun biltzen ditu iturria kokatuta dagoen Nabarreria karrikan. Barrenak ongi busti ondoren, iturrira igo eta laupabost metroko altueratik euren burua botatzen dute, behekaldean dauden lagunek hartuko dituztela konfiatuz. Baina, noski, jende guztia zeharo edanda baldin badago, nork ziurtatzen du behean daudenek "fardela" hartuko dutela? Ba suposatuko duzuenez, inork gutxik. Normalean sustoren batekin bada ere, iturri azpiko lagunek ongi erantzuten dute; baina gertatu izan da noizbait, arrazoi ezberdinak direla medio, istripu larriak gertatu direla eta iturritik salto egin duen pertsona elbarrituta gelditu dela. Nahiko latza da eta, gainera, horrelako kasuetan ez du bueltarik. Girientzako ongi pasatzeko modu bat da, dudarik gabe, seguruenik beste inon egin ez dezaketen "basakeri" hau eginik primeran igarotzeko aukera. Beste batzuendako, berriz, sekulako astakeria da; burua arriskatzeko nahiko modu ergela. Auskalo, zenbaitzuk ere entzierroa txoru-kontua dela erraten dute, baina tradizioa denez... Garrantsitsuena, batean zein bestean parte hartu nahi izanez gero, arriskuak zeintzuk izan daitezkeen jakitea da. Modu horretan larritasun egoera batean zer egin jakinen duzu.