Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 
  IRUÑAKO ESTRUENDOA

Estruendoa ere programaz kanpoko beste ekitaldi bat da. Egun jakinik ere ez du izaten, gainera; astegun batean izaten da, jaiaren lehen eztanda pasa denean eta Iruñeko gaua lasaixeagotu denean.

Gauza berria da, baina aspaldi samarrekoa honez gero: duela gutxienez hogeita hamarren bat urte hasi ziren sanferminzale batzuk gau batean burrunba egiteko bildu ahala katxarro hartu eta Hiriari belarriak gortu beharrean jotzen.

Partehartzea librea da: hartu burrunba egiteko edozein traste (bonboa, danborra, etab.) eta Udalaren atzean azaldu gauerdiko hamabiak baino lehen. Hamabi-hamabietan Agur Jaunak jo eta hortxe aterako zaizkizu jo ahala joaz Iruñeko kaleetan barrena. Handik hiru-lau ordutara bukatzen da gauza San Cerninen pocico-an, erdi gortuta eta erabat kaskartuta (maiz gelditzen baitira bidean)..

Documento sin título