RIAU-RIAUAREN
HISTORIA
Riau-riaua beti izan da ekintza protestazalea eta
bere sorreratik bertatik izan zuen udalari kontra
egiteko grina bat. Baina kontuz: protestazalea eta
aurrerakoia ez dira gauza bera: zeinek, eta karlista
amorratu batek, Ignacio Baleztenak, antolatu eta abiatu
zuen 1914ean riau-ria uaren ohitura hau: udala bezperetara
zihoala traba egitea. Haren hasierako asmoa izan zen
karlista ez zen udal bat erretxintzen jartzea. Jendeari
gustatu. Handik aurrera sistematiko egin zen, udala
batekoa nahiz bestekoa izan. Traba egiteko grina hainbeste
hazi zen ze riau-riaua behin baino gehiagotan debekatu
zen: 1927an Demetrio Martínez alkateak ezeztatu
egin nahi izan zuen, "inkultura agerkaria"
eta "egintza lotsagabea" izategatik. Alferrik.
Handik zenbait urtetara berriz eman zen debekua eta
antzeko emaitza eskasa izan zuen.
1932tik 1936ra, Errepublikak ekarritako laikotzearekin,
udala ez zen joaten bezperetara eta beraz ez zen riau-riaurik
izaten.
1965etik aurrera egintzaren iraupena markak hausten
hasi zen. Jostaketa bihurtu zen riau-riaua gero eta
luzeagotzea udalbatzaren pazientzia aproban jartzeko.
1972an lehenbiziko aldiz eten zen, hasi eta 45 minutura
alkate zinegotziak metro bakan batzuk baizik ez baitzuten
aurreratu. 1980an udalak 5 ordu eta 25 minutu behar
izan zituen, patxaran bost bat minututan egin daitekeen
bide bat egiteko. Orduz geroztik ia urtero eten zen,
eta 1990ean jada alde batera.

|