Kaos
orok behar du antolamenduren bat, oso-oso
desmadratua bada ere. Bale, ba Sanferminetako
marko finko hori, Iruñean peñak
dira; elkarte hauen helburua (ez bakarra,
ordea) horixe da: beren bazkideei Sanferminetarako
azpiegitura zerbait ematea. Gero, jakina,
gauza ez da hortan gelditzen eta urte
guztian segitzen dute beste jarduera gastronomiko-kultural
eta kirol alorreko batzuk, baina inoiz
ahaztu gabe Sanferminetako elkarteak izatea
dela beren sorrera.
NON DIREN
Peña gehienek lokala Jarautan daukate,
Sanfermin "sakon"enaren santutegia.
Izan ere, hauxe da beste zerbitzu bat beren
Sanfermin eskaintzan: taberna fin batzuk,
zezenetarako elkartu, kopak hartu, jan, edan
eta gau guztian mozkortu eta dibertitzeko.
Ia hogeita lau ordu egoten dira irekita.
Gainerakoan peñak ez dira hiriaren
islada bat, ezta nahi ere. Ez dira 5.000 soziotara
ailegatzen. Baina udalarekin nekez eta dolorez
negoziatzen ari direnean dirulaguntza murritx
bat, beti gauza bat izaten dute beren alde:
mundu guztiak dakiela festaren osagai ezinbestekoa
direla.
ZER EGITEN DUTEN SANFERMINETAN
Peñak
jaun, jabe, errege eta gobernadore dira
eguterako zezenketan; eguterako
zezenketa peñen garaipena da.
Han, zein bere pankartaren azpian babestuta
eta zein bere blusoi berezgarria soinean,
peñak jainko dira plazaren gainean,
hau da: unibertsoaren gainean.
Horrez gain, kaleko musikaren protagonista
nagusia dira: egia da gero eta txaranga
profesional gehiago izaten direla, udalak
ordainduak, eta egia ere da batzuetan
hobeki jotzen dutela, baina ez du axolik:
ez dago konparaziori. Peñen musika
burrunbaririk gabe, goizeko ordu txikiak
arte kaleak eta kaleak dantzan jartzen
dituen hori gabe, festa hau ez litzake
den bezalakoa izanen.
DATUAK
Iruñeko hamasei peñak
tradizionalak dira, baina ez hain aspaldikoak:
zaharrena, La Única, 1903an sortu
zen.
Federazio batean bilduta daude eta aldizkari
bat argitaratzen dute. Horretaz gain, peñen
inguruko informazioa biltzen duen web
orri bat ere badute, sanferminen inguruko
eta bertzelako kontuak azaltzen dituena. Ez
dira inmobilistak: izugarri aldatu dira; hala
behar zuen, zera, elkarteok berez kaosa administratzeko
jaio direlarik. Aspalditik emakumeak onartzen
dituzte. Sanferminak jada ez dira "matxo-aren
azken gordelekua", Hemingway-en hitzetan
esateko, eta peñak ere ez. Peñetako
lokalak, gainera, aldatu egin dira, ez dute
ja lehengo Ali Babaren Kobazulo itxura hura:
geroz eta itxura txukun eta harkorragoa dute.
Zibilizazioa ez da gelditzen, inperioko bazterrik
urrunduenetan ere.
Aldapa
Alegría de Iruña
Anaitasuna
Armonía
Txantreana
Los de Bronce
El Bullicio
Pamplonés
Donibane
Irrintzi
La
Jarana
Muthiko
Alaiak
Oberena
Rotxapea
Sanduzelai
San
Fermín
El Txarko
La Única
Mutilzarra
A! Atzerriko
peña bakan batzuk badaude