Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Gastronomia
Portaera arauak
Nola jantzi
Historia
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

ZER JAN




Jatetxe guztietan denetarik aurkituko duzu, baina bereziki sanferminetako jaki berezi eta ezaugarri batzuk, festetan propio edo maizago jaten direnak.

Sanferminetan egun guztian egoten zara bazkan, eta oso gauza onak jaten dituzu, gainera, onak eta gotorrak. Festa hauek ez dira barazkijaleentzat ez janeurri orekatuen zaleentzat. Proteina ta kolesterola dabiltza gailen.

6.00 Hurrenez hurren joateko, seguraski egunsentian hasiko zara, xalda bero bat hartuz. Oilo salda, omen, baina nork daki benetan zerezkoa den; taberna guztietan ematen dute ordu guztietan eta bereziki egunsenti aldera, garrafoiak hondatutako estamuak kontsolatzeko. Momentu hauetaz kanpo segur aski ez genioke esker handirik emanen, baina hemen eta orain, salda beroa zoragarria da eta bizitza salbatzen dizu: hari esker gaindituko duzu goizeko ordu txiki hauetan zelatan egoten den beheraldia.

7.00 Hurrena sanferminetako gosari derrigorrezkoa heldu da: txokolate eta txurroak. Berotan jan behar dira txurroak, hoztuz gero txarrak dira eta. Polita da, ahal baduzu, txurroak nola frijitzen diren ikustea, soka bakar bat deposito batetik atera, oliotan kiribildu eta gero moztuz. Suertean ibiltzen bazara agian aukera izango duzu Mañuetako txurro dendan ikusteko, sanferminetako gosaltiar askoren topalekua. Gainerako urtean, udazkeneko zenbait igande salbu, itxita egoten da eta propio sanferminetarako irekitzen dute, ez ohitura galtzeko.Esker ona egin behar zaie.

11.00 Gosal ondoan, oraindik zutik bazaude, askarien denbora heldu da: beti funtsezko jakiak eta bertakoak: zingarra tomatearekin, arrautza frijituak, baratxuri salda, eta dagoeneko hasten dira agertzen bazkarian ere izaten diren jaki delizioso asko, batez ere ajoarrieroa: makailu lehortuarekin egindako plater bat, zoragarria, baina ongi egiteko zaila: ajoarrieroaren kalitateak ez du askotan zerikusirik izaten lokalaren kategoria eta prezioarekin, baizik eta sukaldariaren eskuarekin. Suertean ibili beharra dago. Eta maiz dastatu.

13.00 Goizetan ohitura handia dago tabernaz-taberna joan eta pintxoak jateko: ganba errebozatuak, piper beteak (haragizkoak, oso onak, Roch tabernan, Pozoblanco kalean), urdaiazpiko eta gasnazkoak, kroketak, odolkiak, txistorra, giltzurrinak eta gibel zatiak, txipiroiak (Estafetako Evaristo tabernan oso onak). Beste pila bat badago. Aurki itzazu.

14.30 Sanferminetako jaki famatuena, jakina, zezenkia da, saltsan: zezenkia, tipula, erramu hostoa, ardo txuria eta patatak. Haragiak ontzen du gisatua: haragi ona da, osansutsua (zezenak larrean hazitzen dira) gogorra (horregatik ez da hain erreza ongi egitea), beltza eta gotorra. Ehizaren zaporea du. Sanferminetan nonnahi emanen dizute zezena jatera baina besterik esaten badute ere, zezen hori ez da Iruñeko plazakoa: hil ondoren aunitz egun behar ditu egonean zurruntasuna galdu eta jangarri izateko. Sanferminetan jaten den zezena lehenagoko beste feria batzuetakoa izaten da. Gozoa da hala ere.

Ez joan txilindroi arkumea dastatu gabe: saltsan, patata eta piper lehorrekin, gusto berezia emateko.

18.30
Zezenak. Harrigarri bada ere, zezen-plaza ere leku egokia da nafar gastronomiako perlak dastatzeko. Hirugarren zezena eta gero, hasten da jendea eltzeak, lapikoak eta ateratzen... eta hasten dira atsalaskariak. Normalean, bokatek saltsako zerbait eramaten dute, lehor-lehorrak ez gelditzeko: ajoarrieroa, urdaiazpikoa tomatearekin, zezena saltsan, etab. Zen bait kuadrillek gastronomia-kalitate ezin sinetsia lortzen dute.

23.00 Afaltzeko ordua. Jatekoak, bazkarian bezalatsu. Hori platerean afaltzen dutenentzat. Beste batzuk otartekoak jaten dute parte zaharreko tabernetan.

Bueno, ez dizugu master bat eman nahi Nafarroako sukaldaritzaren gainean, baina beste gauza asko dauzkazu probatu beharrak: mondejoa (odolki moduko zerbait, baina odolik gabe eta azafraiaz egina) zezen barrabilak, koskabiloak (uhaza kukulluak), barazki nahaskiak, gaztanbera (potekoa ez, ez baita hain ona izaten), ardi gasna klase asko, Nafarroako ardo ona (gauez tabernetan ematen dizutena ez da ona izaten, ez nafarra eta maiz ez da ardoa) eta abar. Zerrenda ahitzeko sanfermin bat baino gehiago beharko dituzu. On dagizula.