Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Nabarreriako iturria
Mozkorraldiak
Entzierroa
Bigantxak
Kasu lapurrei
Kasu bortxaketei
Kasu marrantei
Kasu kristalei
Kasu harresiei
Kasu ihesari
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

BIGANTXAK

Entzierroa amaitzen denean eta azkeneko zezena zezentokian sartzen dutenean, zoria lagun inongo ikararik hartu ez baduzu, bigantxekin ongi pasatzeko aukera izanen duzu. Entzierroan lasterka ari izan bazara, gorputzeko bihotz taupaden erritmoa moteltzen joanen zaizu eta arriskua alde batera utzita, bigantxekin "benetako ausarti" baten modura aritu ahal izanen zara zure lagunen aurrean.

Espektakulua zezen plazatik ikusten ari bazara, berriz, begiak ongi zabaldu farre egiteko aukera aunitz izanen baitituzu.

Nafarroako herrietan barna, festa batetik bertzera ibiltzen diren behi txiker eta basak dira bigantxak. Zezenekin alderatuz gero, nabarmen txikiagoak dira, eta hain zuzen ere horregatik iheskorragoak eta oso azkarrak; batek baino gehiagok susto majoak harrapatu ditu lainopian ibiltzeagatik. Beraz, hobe duzu kontuz ibiltzea, sorpresa desatsegin bat hartu nahi ez baduzu.

Lehenbizi bigantxa bakar bat ateratzen dute, eta gazteek piska bat zorabiatzen dutenean, bertze batzuk kanporatzen dituzte(sei inguru). Kontu handiz ibili beharko duzu, bat bakarra dagoenean oso erraza izan daitekeelako kasu ematea, baina gehiago egonez gero zailagoa eginen baitzaizu bakoitza non dagoen jakitea.

Zezenekin gertatzen den moduan, bigantxen atentzioa deitzea, animaliak ukitu edota buztanatik tira egitea debekatuta dago, arriskutsua izan daitekeelako; ez bakarrik zuretzat baizik eta zure inguruneko lasterkarientzat ere bai.

Zezenek dituzten adar puntadunak ez dituzten arren, bigantxak arriskutsuak izan daitezke, zuk uste baino gehiago. Normalean ez da gauza handiegirik gertatzen, mota guztietako kolpeak jasotzen ditu jendeak, arinak zenbait kasutan eta larriagoak bestetan. Baina izan da ere elbarrituta gelditu denik , beraz hobe duzu harrokeriak alde batera uztea eta kontuz ibiltzea.

Ongi pasatzeko ikuskizun bat da, besterik ez, beraz etzazu astakeririk egin eta goza ezazu.

Documento sin título