|
ENTZIERROA
Sanferminetako ekitaldirik nagusiena da dudarik gabe eta
urtetik urtera geroz eta jende gehiago erakartzen du, hainbat
herrialdeko hedabideetan agertzen diren irudiak direla eta.
Telebista ikusi edota etorritako lagunei entzun ondoren,
zezenen aurrean korritzeko irrikia sortzen zaio bati baino
gehiagori; erreza izan daitekeela ematen du. Dena den, entzierroa
ez da nolanahiko gauza, arriskutsua da eta horregatik komenigarria
da parte hartu baino lehen bi aldiz pentsatzea.
500 eta 600 kilo inguru pisatzen duten sei zezenen aurrean
korritzea ez da inondik inora gauza erreza; bestela galdetuiezu
urteoro entzierroan parte hartzen duten lagunei.
Hainbat urtez korrika egiten aritudiren lasterkari horiei
entzunez gero, barrenean sentitzen dena azaldu ezin den
zirrara moduko bat dela eta probatzea merezi duela esanen
dizute, guztiz erakargarria dela. Dudarik gabe horrelaxe
izanen da, baina sekula Iruñean egon ez bazara hobe
duzu zenbait oharri erreparatzea.
Lehenik eta behin, kontuan eduki beharko duzuna benetan
korrika egin nahi duzun ala ez izanen da. Besterik gabe
denbora pasa edo lagunen aurrean itxurak egiteko korrikatzen
baduzu, agian ez zara entzierroaren arriskuaz ohartuko eta
zailtasunen bat izanez gero, larri ibiliko zara onik ateratzeko.
Gau osoan zehar parrandan ibili bazara ikusi nola zauden;
mozkortuta bazaude, tontakeri bat da zezenen aurrean jartzea,
zeure burua arriskuan jartzeaz gain, besteena ere kolokan
jar dezakezulako. Erreflexuak ez dituzu berdin izanen, nahiz
eta zuk kontrakoa uste, eta horrek zaildu eginen du zure
erreakzio gaitasuna, dorpe samar ibiliko zara ziurrenik.
Ohiko korrikalariek entzierroaren ibilbideko zati bakar
batean lasterka egiten dute, zezenen aurrean ongi kokatuz
eta zenbait metrotan aritu ondoren alde batera eginik, ahalik
eta modu garbienean; ahal izanez gero, zezenen aurrean gurutzatu
edota beste lasterkariei enbarazurik sortu gabe. Erne egon
beharko duzu bada, dena segundu gutxitan gertatzen baita.
Oro har, entzierroan izatendiren zauritu gehienak, korrikalariak
adarren aurrean jartzen saiatzen direnean suertatzen diren
erorketak edota mota guztietako kolpeengatik izaten dira.
Lasterkarien arteko ukabilkadak eta bultzadak hagitz arruntak
dira. Batzuen ustez "dibinoak" (urte osoan zehar
entzierrorako prestatzen diren korrikalariak) izaten dira
zeregin horretan finen dabiltzanak, beste batzuentzat, berriz,
entzierroan ibiltzen den jende andanak eta hainbat partehartzaileren
ezjakintasunak eragiten dituzte horrelakoak. Egia da, dena
den, jende aunitzek parte hartzen duela eta denok nahi izaten
dutela zezenen aurre aurrean jartzea, eta horrek, noski,
sekulako lehia sortzen duela; batik pat Mercaderes eta Estafeta
aldean.
Nohizbehinka, zoritxarrez, erorketak eta kolpeak ezezik
heriotzak ere suertatzen dira, normalean egoera jakin baten
aurrean zer egin ez jakiteagatik; hala gertatu zitzaion
Estatu Batuetako Mathew Peter
Tassio gazteari 1995ko uztailaren 13an. Hori ekiditzeko
komenigarria da oso entzierroaren
arauak zeintzuk diren eta ibilbidea nolakoa den ezagutzea;
emaiozue begirada entzierroaren atalari, bertan ezagutu
ahal izanen baitituzue ibilbidearen
nondik norakoak eta zeintzuk diren tokirik arriskutsuenak.
Entzierroaren hasieran, Santo Domingo aldapan, zezentokitik
atera berri direnez, zezenak ziztu bizian eta arrapaladan
abiatzen dira kalean gora. Arreta handiz ibili beharra dago,
sekulako abiadura hartzen dutelako oso metro eskasetan.
Ibilbidearen zati hau amaitzen denean, gainera, udaletxe
plazaren parean, ez dago aterpea aurkitzeko modurik eta
horrek ibilbidearen toki arriskutsuena bilakatzen du; bertan
ematen direlarik erorketa gehienak.
Udaletxe plazan eta Merkaderesen erritmoa lasaitu egiten
da zerbaixka eta egur hesian babesteko aukera ugari dago.
Estafeta hasi baino lehen, berriz, bihurgune bat dago aski
markatuta eta arriskutsua. Ahal izanez gero, hobe izanen
duzu eskuinaldetik sartzea, izan ere ezkerraldetik abiatzen
bazara hesia eta zezenen artean gelditzeko arriskua izanen
baituzu eta, sinetsiguzu, etzaizu batere erraza suertatuko
bertatik onik ateratzea. Zezenek abiaduraz ekiten diote
ibilbidearen zati luzeenari eta gelditu ezin direnez, gehienetan
egur hesiaren kontra jotzen dute. Kontu handiz ibili behar
da.
Estafetan sartuta, zezenak motel joaten dira, eta horregatik
hain zuzen ere, laxo gelditzen dira batzuk eta arrisku une
nahikotxo sortzen dituzte. Debekatuta dago buztanatik tira
egin edota animaliaren atentzioa deitzea; saiatuz gero,
artzaien makilkadak jaso edota edozein korrikalariren "ferekak"
jasoko dituzu seguruena. Horrelako txantxaren bat otu egiten
bazaizu, jakin ezazu zezena, zure abisuei kasu eginik, atzera
buelta daitekeela eta sekulako arriskua uneak sortu atzealdean
gelditu diren korrikalarien artean. Kasu hauetan, euren
lana betetzen utzi behar zaie artzainei.
Ibilbidearen amaiera iritsita, Telefonika eta plazako kailejoian,
kontu handia eduki behar da jende metaketekin
(batez ere, kailejoiaren alde hori nahiko estua denez, bertatik
pasatzerakoan, korrikalari bat erori eta haren gainean gelditzen
joaten dira beste hainbat). Zorionez ez da horrelakorik
maiz gertatzen, azkena 1977an izan zen; pertsona bat hil
eta 35 inguru zaurituta suertatu ziren. Adi beraz!!!
Dena den, korrika egitea pentsatu baduzu eta entzierroaren
arauak ezagutu nahi badituzu, gida honetan aurkituko duzun
"nola korrikatu" atala lagungarri gerta dakizuke.
Irakurtzeko betarik ez baduzu aurkitzen, sikiera ezagutu
ezazu oinarrizko arau bat, momentua iritsita oso ongi etorriko
zaizuna; lurrera eroriz gero, etzaitez altxa eta estali
ezazu burua besoekin. Zezenen adarkadez edo zapalketek eragin
diezazuketen kalteez babestuko zara horrela.
Jakin ezazu ere, astean zehar lasaiago ibiliko zarela jende
gutxiago baitago eta asteburuetan, berriz, zailtasun ugari
izaten direla zezenen aurrean lekuño bat topatzeko
eta, hortaz, arrisku handiagoa izaten da.
Beraz, aurrera bolie eta biba zu!!!! |