Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Txarangak
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 
  MUSIKA

Sanferminetan aspertu ere egingo zara musika aditzeaz, musika leku guztietan eta ordu guztietan: bertako soinugaiekin, txistulariak, gaiteroak, peñen txarangak beren metal soinuarekin. Pamplonesa, udal banda. Peruko musika kontzertuak, jazz edo roka kaleko edozein bazterretan.

Eta gainera berbenak, saltsa, eta ikuskizun serioagoak (aspaldi honetan kultuagotu gara antza) eta, zer esanik ez, latako musika: bakalao, rok radikal basko, etb... Zuk zeuk ikusi eta entzungo duzu hona ezkero, baina hona hemen zehaztasun gehiago.

PEÑAK ETA TXARANGAK


Sanferminetako musika, ezer bada-eta, txaranga musika da : metal eta bonboa galanki eta dezibelioa suelto: peñen musika, alegia.

Enpo egin arte adituko duzu txunta-txunta klase honetatik. Festa bukatu eta egun askotara ere, oraindik bonbo baten hotsa adituko duzu buru barrenean.
Peñen himnoak dira txunta-txunta honen pieza nagusia; ezin ahituzko kemenaz jotzen dituzte gau eta egun, bereziki zezenplazako eguteran eta peñen ateraeran: hortxe dago musika klase hau bere bere pilpilean. Estilo berekoak dira Sanferminetako beste kanta eternal guztiak: Astrainen baltsa, el carrico del helao, quinto levanta, patrones cabrones... eta sail luze bat. Hauxe dugu benetako SF soinua: bonboa eta deihadarra. Belaxkeriarik gabe.

Peñek egunero kurritzen dute Iruñeko parte zaharra musika joaz (6aren gauean ez): bereziki Jarauta kalean eta inguruetan barrena, goizeko ordu txikietara arte kale osoa dantza batean jarriaz: peña baten musika gorgarriaren erdian erotu beharrean dantza egitea Sanferminetako esperientzia handietako bat da: berritu egiten zaitu.

Peñak ez ezik, txaranga asko egoten dira, udalak kontratatuak edo subentzionatuak. Musika klase bertsua jotzen dute, agian hobekixe joa, baina gatz gutxiagorekin. Iruñeko txarangarik hoberena, guk uste Jarauta 69 da; egunero joaldi zoragarri batzuk montatzen ditu Descalzos kalean, Lanbroa tabernaren aurrean (mapa): hor miniberbena bat inprobisatzen da kalean, musika finarekin. Goizeko ordu bata aldera hasten da.

PAMPLONESA

Ez dezagun Sanferminetako musika banda erregina ahaztu: La Pamplonesa, udal musikataldea; egintza ofizial guztietan egoten da: prozesioa, mulillak eta batez ere, egunsentiko apoteosi handia: dianak, goizeko zazpietan, udal plazan.

GAITA

Baina tronpeta eta bonboaz gain beste zerbait bada, jakina: guk esan behar bagenu zein den Sanferminetako musika tresna ezaugarriena, gaita esango genuke: Nafarroako gaita, haize poltsarik gabekoa, zezenetan banderillak jarri bitartean jotzen den gaita, erraldoiak dantzan jartzen dituen gaita, gaueko 9etan Plazalcastillon larrain dantza jotzen duen gaita. Hezurretaraino sartzen zaizun gaita soinu hori, hori da guretzat Sanferminetako musika.

LATAKO MUSIKA (TABERNAK)

Orain latako musikaren txanda: tabernetan izugarrizko musika eskaintza dago, askotarikoa. Gau osoan eta egun osoan denetatik aditzen da: rok radikal baskoa, baltsak, jotak, pop musika, euskal musika, gaitak, peñen txun txuna; aspaldi honetan saltsa eta Karibe aldeko ritmoak asko zabaldu dira, baita musika folka ere, bertakoa eta atzerrikoa, jazza eta batez ere, momentuko zabor musika guztia, bakar bat hutsegin gabe. Hori guztia nahaste joaten da, tokatu bezala, plan zehatzik gabe. Zenbait tabernatan musika klase konkretuago bat jartzen dute: Zagit-en, adibidez (Jarautan), reggae jartzen dute. Horregatik Iruñeko beltz guztiak biltzen dira bertara dantza egitera. Ikusgarria.

 

ZUZENEKO MUSIKA
Egun osoan eta areago gauean, denetariko musika taldeak ibiltzen dira kalean jotzen, jeneralean aski onak: Afrikako musika, tam-tam musika, Andeetakoa, rocker zahar eta gazteak etabar. Dantzan ere egiten dute batzuetan. Ez dute ordu jakinik ez programarik izaten, beraz kalean kasualidadez topatzea onena. Gauean pagatuzko kontzertuak eta berbenak izaten dira.


Documento sin título