MULILLEN
Mulillen eta zaldunen desfilea ez da akto-akto
hoietako bat: programan behintzat ez da
ageri. Egunero, zezenketan parte hartuko
duten mandoek eta zaldunek Iruñeko
kaleak pasatzen dituzte. Udalaren plazan
juntatu, arratsaldeko bostetan, eta handik,
Pamplonesaren musika lagun dutela, Plazakastillon
barrena eta geldiune asko eginaz, zezen
plazaraino joaten dira.
Zaldunak
(kasu, hauek ez dira pikadoreak, zezenketa
zabaltzen dutenak baizik) ikusgarri jantzirik
ageri dira: Beltz, kapa eta kapelu penatxoduna
dutela, hau da, XVII. mendeko alguacilillo
jantziarekin. Haiek aurrendari joaten
dira. Ondotik, hiruna mandoko bi taldeak
heldu dira, kolorezko txintxilikario,
banderatxo eta kaskabelekin, hamalau mandazain
gidari dituztela. Mando horiek kargua
dute zezen bakoitza plazatik erretiratzeko
behin hil delarik.
Segizio
honen inguruan jende andana bat pilatzen
da, ibilbidea segitzeko, geldiuneetan
zintzurra freskatuz, bidenabar. Nahitaezko
geldiuneak dira Plazakastillon Café
Iruña eta bai Monasterio taberna
ere (Espoz y Mina 11).
Ikuskizun atsegina da zezenketa baino
lehen ernatzen hasteko.
