Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Bankuak, dendak
Barrengo garraioak
Trafikoa
Nola komunikatu
Zerbitzu medikuak
Telefono
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

NOLA KOMUNIKATU


POSTA - FAX


Posta eta Telegrafoetako bulego nagusia (Sarasate pasealekua 9, Tfnoa 948 20 68 40) munduarekin dituzun harremanen erreferentzia da. Fax eta Internet zerbitzuak ere baditu.

Bulego nagusi hau jendez lepo egoten da normalean. Auzoetakoak lasaiagoak dira: Amaia karrika 33 (948 23 26 08), Jus La Rocha (948 14 56 50), Antso Azkarra (948 17 16 15) eta Santesteban (Txantrea) 948 12 44 20.

TELEFONOAK

Telefonoz deitzeko kabina mordoa dago hirian barna barreiatuta. Ogerlekozkoak eta txartelezkoak daude. Ez dute kanbiorik bueltatzen: 2 €ko ogerleko bat sartzen baduzu eta 0,20 eurorekin nahikoa baldin baduzu, estatuko enpresak gainontzekoarekin gelditzen da eskerrak eman gabe, gainera.

Hiri barneko dei batek 0,20 € inguru balio du.

Estatu barneko zenbakietarako informazio zerbitzu bat badago, 11818 (ez da doakoa) zenbakira deituta. Zerbitzu bera, baina nazioarteko telefonoetarako 11825 da.

Estatuko deietan, hartzailearen konturako deiak egin ahal izanen dituzu 1009 zenbakia markatuz.

Estatutik kanpo horrelako deiak egiteko, operadorearen telefonoa 1008 da Europa, Argelia, Libia, Marruekos, Túnez eta Turkiarentzat: 1005 munduko bertze herrialdeentzat.

Atzerritik Nafarrora deitzeko estatu espainarreko indikatiboa markatu behar duzu (34)gero Nafarroakoa (948) eta gero nahi duzun zenbakia.

Nazioartera hots egiteko, atzerriko aurre-zenbakia (00) markatu behar da lehenik, gero herrialde bakoitzekoa (ezagutzen ez baduzu deitu 11825 zerbitzura), ondoren hiriari dagokiona eta azkenik lagun horren zenbakia.

Sanferminetan zail samarra izan daiteke kaletik telefonoz hots egitea: kabinen erdia baino gehiago apurtuta dago eta bertzeetan izugarrizko hilarak daude. Horretaz gain, sekulako zarata izaten da eta ez da ia ezer entzuten. Gauez okerrago da.

Lasaiago ibiltzeko, badira mintzategi batzuk. Batzuk publikoa dira eta bertze batzuk pribatuak, baina Sanferminetan litekeena da jendez gainezka egotea guztiak eta itxaron behar izatea; hilaran jarri beharko duzu. Hirian zehar barreiatuta daude, batik bat alde zaharretik, eta merkeago deitu ahalko duzu.

Telefonoak kargatzeko kutxazain automatikoak ere erabil daitezke; txartela sartu eta kargatzeko erabiltzen den aukerari sakatu behar zaio.

INTERNET - POSTA ELEKTRONIKOA-CIBERKAFEAK

Interneten aritu behar baduzu zerbitzu batzuk topatuko dituzu:
Kuria.Net (Curia Karrikako 15.enean, Katedralaren ondoan, 948 22 30 77): goizeko 8,30eatik gaueko 11etara.
N@veganet
(Clínica Universitaria-ren aurrean, mapa, 948 19 92 97): goizeko 10eatik gaueko 10,30eara.

Documento sin título