Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Bankuak, dendak
Barrengo garraioak
Trafikoa
Nola komunikatu
Zerbitzu medikuak
Telefono
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

BANKUAK ETA DENDAK

Denden irekialdi normala 9,30tik 1,30ra eta 4,30etatik 7,30etara izaten da, nahiz denda gehienei ixte ordua berandatu egiten zaien. Larunbat goizean ere irekita egoten dira 1,30ra arte. Zenbait denda eta saltoki larunbat arratsaldean ere bai.

Baina Sanferminetan irekitze orduak aski dantzan dabiltza toki guztietan: Denda asko goizez baizik ez daude irekita, eta beste batzuk, berriz, egun oso-osoan eta bai gauaren parte batean ere. Ezin jakin.

Generalean lehen premiako gauzak saltzen ez dituzten dendek itxi egiten dute arratsaldez: altxariak, elektrizitatea, paper dendak, liburu dendak eta abar. Besteak, janari- (eta are gehiago edari-) dendak eta arropa dendak, adibidez, maiz irekita egoten dira.

Iruñean bi hipermerkatu handi daude, hiriaren inguruan: Eroski eta Leclerc. Ttikikako komertzioa baino merkexegoak izaten dira zenbait gauzatan, baina kantidade haundia erosi behar ez baduzu, ez du benetan merezi haraino joateak. Normalean hobe da auzoko denda ttikietan erostea: erosoagoa da eta tratua ere gozoagoa (en fin, segun).

Kasu: Uztailaren zazpia jai da (ze jai? San Fermin, zera!) eta dena itxita dago. Kosta ala kosta denda bat behar izaten baduzu, zazpian Atarrabia, Uharte, Barañain eta Burlatako dendak irekita daude (eta bai bankuak ere). Horiek Iruñea inguruko herri handiak dira, ia-ia auzoak. Iruñean gasolindegiak besterik ez dira irekita egoten eta janari dendaren bat, goizez. Gainerakoak, eta bai postetxea, telefonoak, eta erakunde ofizialak, itxita daude.

BANKUEN ORDUTEGIAK

Aurrezki kutxek goizez irekitzen dute, 9etatik 2etara, larunbatean ere bai. Uztailaren 7an itxita daude baina, esan bezala, Uharte, Atarrabia eta Burlatakoak irekita. Jai egun batean ezin da dirurik trukatu Iruñean, salbu eta agian hotelen batean, baina segurantziarik gabe.

DIRU TRUKEA

Bankuetan dolarrak eta Europako dibisa arruntenak trukatzen dituzte, baina besteekin problemak izan ditzakezu. Ez dago merkatu beltzik truke konturako.

Generalean Iruñean ezin da atzerriko diruaz pagatu (ez dolarrez ere), salbu eta agian hotelen batean. Bidai txekeak ere ez dizkizute nolanahi hartuko inon, salbu eta, berriz, hotel batean agian.

DIRU TXARTELAK

Diru txartelak (Mastercard, Visa eta American Express gehienbat) denda handi, jatetxe eta hotel gehienetan hartzen dituzte, baina ez dute balio lehen premiako denda ttikietan (janari dendetan) eta apopilo etxe merkeetan pagatzeko. Etxe partikular baten alokairua pagatzeko ere ez dute balio. Supermerkatu merkeren batean ( Lidel) ez dute onartzen txartel bidezko pagamendurik.

Txartela galduz gero, Sanferminetan oso arraroa izan ez daitekeena, honako telefono hauetara hots egin dezakezue:

DIRU TXARTELAK

American Express

902 37 56 37

4B (4B, Mastercard y Visa)

91 362 62 00 / 902 11 44 00

Dinner's

91 701 59 00

Tarjeta Aurora

902 10 02 34

Euro 6000

902 20 60 00

Servired

902 19 21 00

Caja Madrid

91 519 38 00/902 24 68 10

El Corte Inglés

901 12 21 22

KUTXAZAIN AUTOMATIKOAK

Iruñean zientoka daude kutxazain automatikoak, baina kasu: eguna bukatze aldera asko eta askori dirua ahitu zaie eta beste asko hondatuta daude. Goizeko ordu bietan xentimorik gabe gelditzen bazara, konparazio, gorriak eta beltzak ikusiko dituzu dirua erdiesteko. Parte zaharretik zenbat eta urrunduago, orduan eta errezago aurkituko duzu dirua daukan kutxazainen bat.

Documento sin título