Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Egunezko ikuskizunak
Gauezko ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

EGUNEZKO IKUSKIZUNAK

Debaldeko ikuskizunen eskaintza oso handia izaten da, bereziki goizetan. Gehientsuenak on xamarrak dira. Urtero errepikatzen dira baina programa ofiziala kontsultatu beharko duzu egun eta ordu zehatza jakiteko.

Uztailaren 6an, txupinazoa bota eta ordu eta erdira, jaialdi folkloriko handia izaten da, batez ere euskal dantzena, foruen plazan, Iruñea eta Iruñerriko dantzari talde gehienekin.

Plaza honetan bertan, beste egun bateko eguerdian, euskal herri kirolaren erakustaldi handi bat egiten da: aizkolariak, harrijasotzaileak, txinga lasterrak, korrikalariak, sokatira, etab. Inoiz gutxitan izaten da hemen bezalako aukera euskal herri-kirolaren hainbeste agerkari toki bakar batean ikusteko.

Media Lunako parkean hainbat egunetan eguerdi aldera euskal ikuskizunak izaten dira: bertsolariak, txistularien alardea. Ordu horretan bertan, baina Sarasate Pasealekuan jota emanaldiak izaten dira zenbait egunetan. Eta egunero arratsaldeko 20'30ean Iruñeko etxe erregionalen dantza eta musika taldeak (andaluziarrak, extremadurakoak, galegoak e.a.) aritzen dira Takonerako Basotxoan. Estatuko folklorearen mostra zabala.

Azienda feria ere izaten da, uztailaren 7an, goizeko 7etatik 15,00etara, Osasunaren futbol estadioaren gibelean dagoen Garitón de Ripalda izeneko tokian. Ez

da berez ikuskizun bat, baina igoal balio du: aziendaburu mordoa, espezie guztietakoak, batez ere behor azienda, eta nonahitik etorriak (Iparraldetik, Andaluziatik, Gaztelatik eta abar) hementxe elkartzen dira saldu eta erosteko. Oso polita da. Eta hemen izaten den giza azienda ere oso ikusgarria da batzuetan. Behorrik behar ez baduzu ere, merezi du feriara hurbiltzeak.

Rodezno kondearen plazan haurrentzako ikuskizunak izaten dira goizez eta arratsaldez (pailazoak, txontxongiloak, antzerkia e.a.) euskaraz eta gaztelaniaz. Horretaz gain, kiliki eta erraldoien konpartsa goizero irteten da kalegira egitera Iruñeko hainbat karriketan barna.

Zezen plazan ere izaten da zer ikusia goizetan, baina eguna zehaztea zaila da eta ordaindu behar izaten da: batzutan euskal zezenketak izaten dira, behi jokalariekin. Zezenketa klase berezi honetan salto eta jauzien bidez agertzera ematen da toreroaren trebezia, animaliari kalterik egin gabe. Beste egun batean errekortadore txapelketa egiten da, zeinean eginahalak egiten baitira zezenei eraztunak animalien adarretan paratzeko.

Zezen plazan festa kanperoa ere egiten da. Txekor batzuk askatzen dituzte, zezenzaleek torero plantak egin, pase batzuk jo eta astindu eder batzuk har ditzaten. Iruñeko zezen eskolako ikasleek ere parte hartzen dute.

Aipatu ekitaldi horietaz guztietaz gain, goizeko giroa nahiko animatuta izaten da, batik bat potea hasten den ordutik aitzina.

Documento sin título