ENTZIERRO
TXIKIA
Entzierro txikia edo entzierrilloa: bezperan, gaueko
hamaikak aldera, toriatu beharreko sei zezenak aldatu
egiten dira Gaseko korraleetatik Santo Dmingokoetaraino,
handik hasiko baita biharamunean benetako entzierroa.
Lasterkaririk gabe egiten da.
Pase bat behar da ikusteko. Iruñeko Udalaren
Kultur Alorreko Descalzos karrikako egoitzan ematen
dute sanfermin aurretiko egunetan. Deitu badaezpada
udaleko 010 zenbakira eta zehaztuko dizute noiz banatzen
dituzten. Bakoitzeko bi sarrera ematen dituzte.
Entzierro txiki honek 440 bat metroko bidea egiten
du. Hasi baino minutu batzuk lehenago, polizi munizipal
talde batek bidea jendez garbitzen du, eta maioralak
zezentzainak banatzen.
Klarin soinu batek abisua ematen du helburuko ukuilua
libre dela (Santo Domingokoa). Hura entzunda, Arrotxapeko
zubian zaindari batek beste soinu bat ematen du: ukuiluetako
igoera ere libre da. Orduan abiatzen dira zezenak,
beren zainak ondotik.
Jendeak isilik begiratzen du ikuskizuna. Kontraste
gogorra goizeko entzierroarekin. Debeku da flashik
erabiltzea animalien arreta ez galarazteko.
Sanferminetan lehenbiziko aldia baldin baduzu, baliteke
nahikoa hotzik gelditzea ikuskizun honekin. Baina
bertakoontzat aferak badu halako mistika zer bat,
isiltasuna dela-ta, ilargi argia dela-ta, ez dakigu
zergatik. |