
|
ZEZENEN
BIDEA
1. Entzierroa Santo Domingo aldaparen beheko aldean
hasten da. Lehenbiziko puska hau, 280 bat metrokoa,
entzierroko puskarik arriskutsuena omen da, hala dio
ohiturak; zezenek hemen inon baino azkarrago egiten
dutelako laster. Ukuilutik atera berriak dira eta
berehala hurreratzen zaizkizu. Zehatzago esateko,
kalearen azken puska, Udal Plazan sartu aurrekoa,
omen da parterik arriskutsuena, han ez baitago inolako
babeslekurik erretiratzeko. Gogoan hartu hori zure
lasterra non hasi erabakitzeko.
Tarte honetako beheko aldean hobi moduko bat egina
dago horman eta barrenean San Ferminen irudi bat.
Lasterkariek otoitz antzeko zerbait zuzentzen diote
lasterra hasi baino minutu batzuk lehenago.
2. Lasterbidea zabaldu egiten da Udalean eta Mercaderes
kalean. Ehun bat metroko tartea da. Zezenek abiada
piska bat galtzen dute. Bidea okertu egiten da ezkerrera,
horregatik zezenak oro har eskuin aldera lerratzen
dira eta batzutan Mercaderes kaleko espaloia bete
eta "eskobatu" egiten dute. Tarte honetan
aukera handia dago hesietara salto egiteko babes bila,
hemengo hesia bide guztiko luzeena baita.
3. Mercaderes bukaeran bidea angelu zuzena da eta
Estafetan gora egiten du. Hemen bi gauza gogoan hartu
behar dituzu: arrisku handia du hemen bira ezkerraldetik
emateak, hau da, kanpoaldetik; inertziak kanpo aldera
bultzatzen ditu zezenak; maiz asko jo hesiaren eta
hormaren kontra, eta erori ere egiten dira. Talka
hortan beti despistaturen bat harrapatzen dute tartean.
SAIA ZAITEZ BIHURGUNEA ESKUINALDETIK HARTZEN, HAU
DA, BARNE ALDETIK. Bihurgune honetan galtzadarriak
nahita pikatuta daude, zezenak ez labantzeko. |