Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Zezenen bidea
Nola parte hartu
Nola ikusi
Entzierro txikia
Kapotiko
Giza pilak
Betizuak
Historia tragikoa
Historia
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 
ENTZIERROAREN HISTORIA

Penintsulako beste leku batzuetan ere izan dira eta badira entzierroak. Haien guztien jatorria zezen taldea hiritik kanpoko ukuiluetatik zezen plazara eramateko beharrean datza...

Ibilbidea aldatu egin izan da historian zehar, lekualdaketaren komenigarritasun eta beharren arabera.

Hasiera batean zezenek ez zuten oraingo ibilbidea egiten, baina ziur ez dakigun datan zezenak lortzeaz arduratzen ziren gremiokoak, harakinak, alegia, artzainei laguntzen hasi ziren zezenak eta joaldunak plazara bideratzeko lanean, eta horrexegatik gordetzen zieten beraiei Santo Domingo aldeko ibilbidearen zatia.

Denbora pasa ahala, entretenimendua jendarteratu zen eta korrika egiten zutenak animalien aurretik hasi ziren, eta ez atzetik, ordura arte bezala (entzierroko artzainek oraindik egiten jarraitzen duten bezalaxe).

1852. urtean, gaur egun dagoen lekuan zezen plaza finkoa eraiki zenean, entzierroaren ibilbideak Txapitela kaletik pasatzeari utzi zion eta gaur egungo ibilbidea finkatu zen.

Horrez gain, ibilbidea laburtu egin zen, 1899. urtetik zezenek Santo Domingoko ukuiluetan ematen zutelako gaua. Horregatik, aurreko egunaren iluntzean bertara eraman behar dira Gaseko eskortatik. Horrexeri deitzen zaio"entzierrilloa".

ENTZIERROAREN ARRISKUA


Entzierroen historian begi bistako ezaugarria da gero eta arriskutsuagoak direla: zaurituen, hildakoen eta "pilaketak" bezalako gertaera larrien kopurua gero eta handiagoa da.

Hesi bikoitza jartzen hasi zen arte, ikusleendako ere arriskutsua izan zitekeen, nahiko arrunta izaten baitzen zezenen batek hesitik ihes egitea.

1910. urtera arte ez da entzierroetan heriotzarik ezagutu. Urte horretan Faltzesko gazte bat hil zen; giza pila batean harrapatuta gelditu eta handik hilabete batzuetara hil zen. Ordutik hamalau korrikalarik utzi dute bizitza galtzada-harrien gainean.

Entzierrorik negargarrienak dira 1947ko uztailaren 10ekoa, “Semillero”k entzierro berean bi lagun hil baitzituen, eta 1980ko uztailaren 13koa, beste zezen batek beste bi lagun hil zituelarik. Haietariko lehena ikaragarria izan zen, “Antiokio”k biktimari adarrak sartu eta udaletxetik Merkaderes karrikako sarreraraino arrastatu zuen eta. Bigarren biktima plazan hil zuen

sabelean adarkada bat emanez.

Argi dago nonbait entzierroa gero eta ikuskizun masifikatuago eta ohitura herrikoi bihurtu ahala hasi direla heriotzarainoko istripuak gertatzen.

Tamalez, zauritu kopurua ere goraka joan da azken urte hauetan. Ehunka kontatzen dira kaltetuak eta adarkada jasotakoak gero eta ugariagoak dira. Harrapaketak ere ikusgarriagoak direla esan genezake: ikusgarria izan zen behintzat Stephen Towsend estatubatuarrarena, zartaturik zeukan Osbornekoaren adarrei helduta, bizia salbatzeko borrokatu zena, 1984an; ikusgarria, halaber, Torly Urban gazte suediarrarena, 1991n, hesiari ahal zuen bezala eutsita zegoela, “Entrometido”k izterrean adarkatu zuen eta adarretik eskegita hamar segundo baino gehiagoz egon zen, giharrak eta zainak zarrastatuz, zezena pisu deseroso hartatik libratzeko borrokatzen ari zen bitartean.

Bi kasuetan, handik laster eramatea ezinbestekoa izan zitzaien bizitza salbatzeko.

Documento sin título