ZER
DA ZEZENKETA?
Nork ez daki zezenketa bat zer den? Aizu,
jende askok, batez ere anglosaxoi kanpotarren
artean, eta guk esperantza izaki aho batez
edo begi batez leituko dutela gure hau.
Beraz hona hemen kontuaren ideia oinarrizko
bat:
Zinetako zezenketa
hasi baino lehen, bi tipo ateratzen dira
zaldi gainean, alguazilillo jazkeran,
penatxo eta guzti. Elkarren kontrako norabidean
hasten dira plazari buelta ematen. Gurutzatzen
direnean, plaza osoak ai! ohiu egiten
du: oraingoan ere ez dute elkar
jo. Sanferminetako grazia bat da, aspaldi
guztikoa.
Ondoren hondar gainera ateratzen dira
hor zereginen bat duten guztiak: toreroak
eta beren koadrillak: banderilleroak (abereai
makiltxo kolorezko batzuk jartzen dizkiotenak)
eta peoiak (maisuari zezena egoki jartzen
laguntzen diotenak eta behartzen bada
lagun egiteko erne egoten direnak), pikadoreak
(zaldi gainean) eta mandoak eta mandazainak,
hildako zezena lotu eta plazatik ateratzeko.
Gero zinetan hasten da zezenketa: hiru
torerok sei zezen garbitzen dituzte, bina
zezen, beraz, eta txandaka: torero batek
lehenbiziko eta laugarren zezenak, besteak
bigarren eta bostgarrena eta abar.
Zezenaldi
bakoitzak hiru parte edo "tertzio"
ditu.
Lehenbiziko
partean, zezena ikuilutik atera denean,
peoiek egoki jartzen diote zezena maisuari
eta horrela maisuak zezenaren ezaugarriak
arakatzen ditu. Ondoren pikatu egiten
dute (zezena, ez maisua): zaldizko batek
"puya" bat sartzen dio zezenari
bizkarrean, burdinazko punta zorrotza
duen garrotxa moduko bat. Zezenak ausarki
galtzen du odola eta hortaz indarra eta
erasoa gutxitzen zaizkio. Zezena nolakoa
den (oso erasokorra edo ez hain erasokorra)
behin pikatzen dute edo gehiagotan. Ondoren
toreroak pase batzuk egiten dizkio kapa
fuksia eta hori batekin.
Bigarren
partean banderillak jartzen zaizkio: makilatxo
batzuk dira, paper-kizkurrez apainduak
eta puntan arpoi edo amu bat daukatenak.
Toreroaren banderilleroak (oso gutxitan
toreroak berak) binaka jartzen dizkio,
hanken zaulitasuna eta abildadea beste
babesik ez duela. Hiru pare jartzen dira.
Hirugarren
partean toreroakmuleta gorri eta horia
erabiltzen du, zurezko ezpata batez eutsia.
Hiltzerakoan zurezkoaren ordez altzairuzko
bat jartzen du (bai hobe ere!). Toreroak
engainu hau erabiliz menderatu egiten
du zezena, eta komeni dela iruditzen zaionean,
zezena egoki jarri eta sorbalda artean
(bueno, nonbaitor) ezpata sartuz hil egiten
du.
Zezena
hil duelarik, zezenketako presidenteak
erabaki behar du zer trofeo ematen dizkion
toreroari; plazari buelta ematea, belarri
bat, bi belarri, bi belarri eta buztana.
Edo bat ez.