ERRALDOIAK
NY
José Luis Larrión
Sanfermines,
204 horas de fiesta gidatik hartua
Erraldoiak inguratuz joaten den Buruhandi, Kiliki
eta Zaldiko multzo handiari Konpartsa deitzen
zaio eta, esan bezala, antzinatik oso bidaiaria
izan da. Hala ere, 1860. urte aldera gure erraldoiak
sortu zituen Tadeo Amorenak inoiz ez zukeen
pentsatuko horiek beren neurriak munduko eraikin
altuenekin alderatuko lituzketenik, New Yorkeko
etxe-orratzekin, alegia.
Inguruko lurraldeetan mirestua eta txalotua
izaki, 1965. urteko urrian, Iruñeko Konpartsak
Estatu Batuetako hiri hartako etorbideetan zehar
paseatzeko aukera izan zuen, urte hartan “Bakea,
Ulermena xede” lemapean gauzatu zen Nazioarteko
Feria zela eta. Antolatzaileek Nafarroako espedizioari
baldintza bakarra jarri zioten, hots, lurralde
amerikarrak ordezkatzen zituen erraldoi bikotea
ez eramatea, beltza zelako. Hortaz, soilik Europa,
Asia eta Afrikako erraldoiak, amerikarrak baino
azal argiagokoak, egon ahal izan ziren New Yorken.
Aipatzekoa da baina, Iruñean bi erraldoi
beltzak utzi genituen arren, Estatu Batuetan
egindako ekintzetan gure “kilikiak”
garraiatzeko zenbait lagun kontratatu zituztela,
eta, arnasa hartu eta lasaitzeko, beren buru
handiak altxatzen ikusi genienean, hura bai
sorpresa garraiatzaileak beltzak!! zirela ikustean.
© José Luis Larrión.