Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Erraldoiak N.Y.
Historia
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

IRUÑEKO ERRALDOIEN HISTORIA

Historikotasun dudoso xamarreko tradizio batek dioenez, 1276ko Sanfermin prozesioan hiru erraldoik dantzatu zuten, izenez Peru Suziales, Mari Suziales haren emaztea eta Jusef Lukurari (azkena herriak juduei zien gorrotoaren adierazlea).

Baina erraldoiei buruz dauden lehenbiziko berri fidagarriak XVII. mendearen hasierakoak dira: 1607an Joanes Azkona delako batek ardura zuen erraldoiak ateratzeko, juglar bat lagun zuela musika jotzeko. 1620an Joan de Torrobas zurginak Iruñeko lau erraldoiak konpondu zituen 88 errealen aldera.

Garai hartan ohitura zen zezenketa bukatzean, iluntzean, erraldoiak ateratzea suziri, etxafero eta petardoez kargatuak, alegia giza zezensuzkoak. Ondoren su ematen zieten.

Ohitura honek bere hartan iraun zuen XVIII. mendearen bukaeraraino, harik eta 1780an Karlos III.ak debekatu zuen arte "Erreinu honetako inongo elizatan hemendik aurrera dantzak eta erraldoiak izatea eta erabat geldi dadila ohitura hori prozesioetan eta beste elizkizunetan" (1780ko uztailaren hamarreko Errege agindua). Hortaz, erraldoiak desagertu ziren Iruñeko jaietatik. Udalarenak galdu egin ziren; Katedralarenak, berriz, (Katedralak ere bai baitzituen bereak) altxatu eta ahaztu ziren, harik eta 1813an zurgin batek aurkitu eta kalera atera zituen arte, tradizioa berrituz. Arrakasta izugarria izan zuen, halatan non udalak ere hurrengo urteetan bere erraldoi batzuk erosi zituen, zaldiko, kiliki eta buruhandiekin.

Gaurkoak Tadeo Amorenak egin zituen, pintore iruinseme batek. 1860ko martxoan proiektu bat aurkeztu zion udalari, eta bai udalak onartu ere, erraldoi berriak egiteko, askoz arinagoak eta sendoagoak. "Munduko lau Parteak" irudikatuko zituzten. Ignazio Baleztenak honela dio bere umore grotesko bereziarekin:

Por lo que veo
desconocía
el buen Tadeo
la Oceanía.

Bost buruhandiak Felix Floresek egin zituen 1890ean. Kiliki eta zaldikoetako batzuk zaharrak dira (Barbas eta Coleta), baina gehienak mende honetakoak.

Documento sin título