Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Nola parte hartu
Historia
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 
  TXUPINAZOA

Uztailaren 6ko eguerdi-eguerdian, Udalaren Plazan, kaosa hasten da txupinazoarekin: Suziri jai iragarlea.Hamabiak baino lehentxeo, alkate eta zinegotziak udalaren balkoira ateratzen dira. Behean, Plazan, milaka jende orduzeta orduz zain egon dira momentua noiz iritsiko; jendetzaren grina eta irrika gora doaz hamabiak urreratzen diren heinean. Ehunka botila txanpan zabaltzen dira eta erdi bana partitzen tripa barrenen eta jendearen arroparen artean. Bero zergela. Xardina batentzako tokirik ez. Suziria bota behar duen

zinegotzia balkoi hegira hurbiltzen delarik, beheko jendaila orroaka hasten da aho batez: kantu, oihu, txistu, hitz zakar, eta bai zinkurin ere, zanpatutako batedobaten ahotik. Harrabotsaren handiagatik ozta-ozta aditzen da oihu errituala:

Pamploneses, viva San Fermín, Iruinarrak, gora San Fermin!

Eta orduan badirudi hiri osoa zoratu egin dela, eta dena erabat iraultzen da istanpatean: mundu guztiak bide ematen dio bere buruari eta mozkorraldi kolektibo bat hasten da inon gutxitan ikus daitekeen bezalakoa. Uztailaren 6tik 14ra bitarte irauten duena.

Ordu gutxiren buruan paisaia dantesko xamar jarri da eta alkoholaren eta halabeharrezko topoen labirintoan galtzen gara.

 

 

TXUPINAZOAREN JAURTITZAILEAK

 

 

 

 

 

ZERGATIK JANZTEN DUGU ZAPI GORRIA SANFERMINETAN?

 

 

 

 

Documento sin título