SanFairPlay, juerga limpio

Sanfermin da, SanFairPlay da

Ayúdanos a que la Fiesta más universal del mundo siga siendo una Fiesta abierta, respetuosa, integradora y limpia

Lagun iezaguzu munduko festarik unibertsalenak irekia, errespetuzkoa, integratzailea eta garbia izaten jarrai dezan. Deskargatu hemen liburuxka euskaraz, ingeleses eta frantsesez.

1. Karrika ez da zabortegia

Hartu gauza bakoitza bere kolorean uzteko erronka. Utzi zaborra edukiontzi egokian (Iruñean beira, ontziak, paper-kartoia eta gai organikoak birziklatzen ditugu. Bai, sanferminetan ere bai).
2012-07-12_hanna-quevedo_Regenerando

© Hanna Quevedo 

2. Karrika ez da komuna

Txiza edo goitika edozein lorategi, izkina, pareta edo atetan egitea oso itsusia da, nazka handia ematen du eta, gainera, harrapatzen bazaituzte, isuna jarriko dizute. Erabili festetarako jartzen dituzten komun mugikorrak edo tabernetakoak.
2012-06-06_manuel-corera

© Manu Corera 

3. Iruña ez da legerik gabeko hiria

Iruñean zuen etxeko eta hiriko arauen antzekoak daude; beraz, eragin zentzu onari egin behar ez duzuna egin baino lehen. Zuk beharbada anitz edan arren, lege eta arauek jarraitzen dute izaten.
28006810500_9219a97ba8_h

© Javier Martínez 

4. Sanferminetan ere ez ezetz da

EZ esaten badizute, EZ entzuten baduzu edo EZ esaten baduzu, EZETZ da. Eta BAI esan ezean ere EZETZ da. Ez ditugu eraso sexistak onartzen, intentsitate txiki, ertain edo handikoak izan.
2012-07-06_mikel-goni_Viva_Sanfermin

© Javier Martínez 

5. Stop LGTBI-Fobia

Bizi eta utzi bizitzen. Errespetatu jendea haren sexu joera, haren adierazpideak eta haren istorioa edozein dela ere. Aniztasuna aberastasuna da.
19435410286_116e00f240_k

© Javier Martínez 

6. Hemengo festa unibertsala da

Sanferminak munduko festarik unibertsalenak dira. Edonor integra daiteke, bere jatorria, bere pentsaera, bere kolorea edo bere hizkuntza edozein direla ere. Ez hondatu hori.
28111400546_5f354db1f9_h

© Javier Martínez 

7. Lagundu lan egiten dutenei

Poliziak, boluntarioak, garbitzaileak, zurginak, larrialdietako taldeak, komunikabideak, musikariak, teknikariak, muntatzaileak, garraiolariak… festak egunotan hamaika lagun lanean aritzea behar du. Erraztu haiei zeregina ahal duzun neurrian edo, behintzat, ez trabarik egin.
27600294134_0772cdc704_h

© Javier Martínez 

¡Eraman  SanFairPlay pegatinak!

Sanferminetan gure dendetara, Mercaderes eta Estafeta Kaleetan, etortzen baldin bazara #SanFairPlay pegatina biribilkia hartu eta banatu.
Jailastu garbi!
TW_Sanfairplay2