© Victoriano Izquierdo

Sanfergay

Festa gay, lesbikoa, transexuala eta bisexuala Sanferminetan

Sanfermin gaur egun ez da festa gay bat. Halere, mundu osoan zehar uztaileko erreferentzia festa da eta leku orotan jende andana dabilenez, oso erraz gertatzen da ongi pasatzea. Badira gayfriendly gisa ezagutzen diren lekuak, gay jendea ongietorria denekoa, alegia, eta urte osoan zehar gay giroa dutenak.

Arazoa, edo abantaila, zera da: Sanferminetan festarako guneak jendea bezalaxe nahasten direla, eta ezer ez dela urteko bestelako sasoietan bezain argia. Sanferminetan ez dago pinkplace deritzon turismorik, baina badira azken garai hauetan poliki-poliki hura garatze aldera egiten duten zenbait ekimen.

Hemen erakutsiko dizkizugu gay, lesbiana, transexual eta bisexual jendea usu biltzen den zenbait toki, taberna eta zerbitzu. Festak dirauten bitartean cruising deritzon ohiko zonaldeak bestelakoak izan daitezke, jende askok ahal duen tokietan lo egiten baitu, edota uzten dioten lekuan aparkatzen baitu.

Bestalde hemen kontsultatu dezakezu Iruñeko LGTB elkarteekin nola jarri harremanetan, zure bidaiarako eta Iruñean egin beharreko egonaldirako zehaztapen konkreturik beharko bazenu ere.

2010lorenacapdevila.g

 

Asoziazioak eta zerbitzuak

Kattalingorri
LGTB laguntza zentroa. Aldapa kalea, 3. Kattalingorri lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen alde lan egiten duen gune irekia eta plurala da. Bideoteka zerbitzuak, jarduerak, elkarrenganako laguntza taldeak. Posta: info@kattalingorri.org

Ehgam Nafarroa
Gayen kolektiboa. 948 229 149. Aldapa kalea, 3.ehgam.nafarroa@euskalerria.org

Lumatza.

Colectivo de lesbianas. 948 228 265. Calle Marcos Goñi s/n.

Emakumearentzako laguntza zentroakAuzoetan banaturik, mota guztietako egoera eta larrialdi ginekologikoei erantzuten diete. Goizeko orduetan egoten dira zabalik; bestela, Virgen del Camino ospitalea, Ama etxeko larrialdiak, Irunlarrea, 2. Zentroen banaketa kontsultatu.

Iruñako hiesaren aurkako hiritar batzordea

Informazioa, aholkularitza, prestakuntza, laguntza eta dokumentazio zentroa ematen ditu. Calderería, 16. 948 212257 eta posta: ccasn@pangea.org
Nafarroako berdintasunerako institutoa
Laguntza zentroa. Zuzenbide, lan eta enpresa laguntza ematen du. 948 206604. Posta: inigualdad1@cfnavarra.es. Lizarra kalea, 7, solairuartea.

Delituaren biktimentzako laguntza bulegoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 22. 848 427671. Laguntza integraleko zerbitzuak ematen ditu (informazio juridikoa eta psikologikoa, esku-hartze soziala).

S.a.r.e., pruieba VIH AIDS/SIDA
(Laguntza zentroak)
Consuellinga, Gib/Hies proba, aholkularitza eta kontsulta. Erreginaren aldapa kalea, 13, 948 174376 eta 948 177244
sare@nexusnet.eusnet.org

Iruña Cruising

Iruñeko Udal Mintegia-Kanposantua
Cruising gunea Kanposanturako sarrera nagusiaren atzealdean dago. Ibilgailu asko ibiltzen da. Bada zonalde nudista bat.

Iruñeko Gotorlekuko Lubakiak
Mugimendua goiz nahiz gau osoan zehar arboladien inguruan. Sanferminetan ezin da sartu ingurua babesturik baitago su artifizialen jaurtiketa dela eta. Gazteluko Ingurunean, arbolen inguruetan, mugimendua izaten ohi da.

Iruñeko Takonera Parkea
Gaueko Cruisinga. Alde Zaharraren eta Donibane auzoaren artean. Jite guztietako jendeak erabilia, batzuetan erasoak gertatu dira. Pasatu samar agian. Lehen mugimendu handiagoa zegoen.

Antoniutti, Hilargi Erdiko parkeetako eta Autobus geltoki berriko komunak
Goizeko 10etatik gaueko 9ak arte zabalik, mugimendu handia egon ohi da. Web espezializatuek babes neurriak hartzea gomendatzen dute, baita komunen ardura duten langileen jarduera errespetatzea ere.

Eroskiko komunak. Hiper.
Kontatzen digute hornitzera doazen haien artean badela horniturik irteten denik ere.

A-15 Autopista
A-15 autopistan, norabide bietan, Erriberrira iritsi baino lehenago dagoen atseden gunean.

Gayfriendly Tabernan

Alakarga

Iruñeko gay giro taberna zaharrena eta hoberenetarikoena da. Facebook badauka. Plaza Monasterio de Azuelo 1. Gay.
Nicolette

Gay Friendly giroa alde zaharra bertan. House musika. Giro ederra Sanferminetan. Tejería 34.

La Pulga

Aldapa, Gay Friendly, Navarrería parean. Carmen 2. Sanferminetan Txotxi music.


Mesón de la Navarrería

Gay Friendly. Navarrería plaza, pintxo eta kafe taberna, edozein pertsona, euskal musika.
Racer Café

Gay Friendly. Calderería 30 kalea. Leku lasaia.

Katakrack

Liburutegitzat dabil, baina Sanferminetan interesgarria eta jendez gainezka dago beti.
Qwerty

Gay Friendly. Jan, dantzatu eta edan.
Bistrot

Katedralaren aurrean. Gay Friendly. Jatetxea, modernoa, hipster.
Disco

Ozone

Velate Monastegian. Modernoa.
Sala Enter

Avenida de Bayona, 45. Iruñako diskoteka txikienetarikoena da, musika komertziala San Juan aldean.