Txupinazoa

Uztailaren 6ko eguerdiko 12.00etako suziriaren eztanda parranda etengabeko bederatzi egunen hasiera izaten da

Uztailaren 6ko eguerdiko 12.00etako suziriaren eztanda parranda etengabeko bederatzi egunen hasiera izaten da. Behean, plazan, milaka lagun hainbat orduz zain egon dira momentua noiz iritsiko; jendetzaren grina eta irrika gora doaz hamabiak urreratzen diren heinean. Ehunka botila txanpan zabaltzen dira eta erdi bana partitzen tripa barrenen eta jendearen arroparen artean. Bero zergela. Xardina batentzako tokirik ez. Suziria bota behar duen zinegotzia balkoi hegira hurbiltzen delarik, beheko jendaila orroaka hasten da aho batez: kantu, oihu, txistu, hitz zakar, eta bai zinkurin ere, zanpatutako norbaiten ahotik. Harrabotsaren handiagatik ozta-ozta aditzen da oihu errituala:

Pamploneses, viva San Fermín, Iruindarrak, gora San Fermin! Eta orduan badirudi hiri osoa zoratu egin dela, eta dena erabat iraultzen da istanpatean: mundu guztiak bide ematen dio bere buruari eta mozkorraldi kolektibo bat hasten da inon gutxitan ikus daitekeen bezalakoa. Uztailaren 6tik 14ra bitarte irauten duena. Ohitura da txupinazoak eztanda egin arte zapia eskumuturrean edo poltsikoan gordeta eramatea. Suziriaren hotsa aditu bezain laster, lepoan edo nahi duzun tokian jarri behar da festa hasi delaren seinale. Izan ere, ordu gutxiren buruan paisaia dantesko xamar jarri da eta alkoholaren eta halabeharrezko topoen labirintoan galtzen gara. Hasiera zoragarria da!

 

Nola parte hartu Txupinazoan?

Parte hartu nahi baduzu, Udaleko plazan hordu bete bat lehenago iritsi beharko zara. Txupinazoa plaza-barrenetik bizitzea esperientzia gogorra da: jendetza ezin sinistu ahala estututa dago; ezin behatzik mugitu. Bero zergela, zein ere eguraldi egiten duen kanpoan: jendetzari lurrun moduko bat dario, izerdi, txanpan eta edozertariko likidoak nahaste, alde guztietatik.

Balkoietatik ura botatzen dute behekoen itolarria arintzeko. Bulkazo bat toki batean hasi eta jendetzan barrena trasmititzen da olatuaren gisan. Halako batean giza-pila handiak lurrera joaten dira eta aztoramendu orokorra sortzen da lurrekoak ez zanpatzeko. Izugarria. Plazan egon direnek ezagun dute: labadora zahar batetik ateratakoak ematen dute. Urtero mediku zerbitzuek kolpatu pila bat zaintzen dute, alditxartuak eta itoak (baina normalean ez da izan zauritu larririk).

Balkoi batetik ikusteko nahitaez bertako batek gomita egin behar dizu edo aloka dezakezu Sanfermin.com bitartez. Giroaz gozatzeko beste ahukera bat Udal plazara eramaten duten kale batetik ikustea da. Azkenik, telebistaz ikusi dezakezu, taberna batetik edota hiritik zehar dauden pantalla erraldoietatik.

txupinazo-swimmer-sanfermin

© Javier Martínez de la Puente 


Ahoulku praktikoak:

Txupinazoa ez da umeentzako tokia: zanpatu egiten dituzte, eta gainera haien alturan hagitzez ere bero gehiago egiten du eta aire gutxiago dago.
Ez sandaliarik eraman eta ez oinkadetatik babesten ez duen tipo hortako zapatarik (gainera kristal mordoa egoten da lurrean).
Utzazu etxean zikindu edo hondatu nahi ez duzun arropa (kontseilu bera ematen dugu Sanfermin osorako) eta bai foto makinak ere (ezin erabiliko duzu, submarino hoietakoa ez bada) eta oro har gauzaki apurkor guztiak.
Kontu eman zure gauzei (giltzak, dirua, dokumentazioa). Txupinazoa bezalako tokirik ez dago dena galtzeko, eta zerbait lurrera erortzen bazaizu lan izango duzu bilatzen.
Ez da egokia klaustrofobiadunentzat. Kontuz ibili behar da botilek ebakirik egin ez dezaten eta ez da oinetako sendorik gabe sartu behar

Gerrara joateko gogorik ez baduzu, hobe da txupinazoa beste edozein tokitik ikustea, Iruñeko jende gehienak egiten duen moduan; taberna batetik (telebistak zuzenean ematen du), esaterako, edota Gazteluko plazatik.
Urtero txupinazo alternatiboren bat egoten da beste nonbait, agintariekin zeozergatik deus jakin nahi ez duen talderen batek antolatua. Ez da alternatiba txarra.

 


Txupinazoa balkoi batetik ikus ezazu

Ikusi besterik egin nahi ez baduzu, onena duzu balkoiren bat bilatzea, Udalaren plazara ematen duenen bat. Txupinazoaz benetaz gozatu nahi baduzu, gure balkoi serbitzua kontsultatu dezakezu. Baliteke alokatzeko aukera izatea, entzierroarekin gertatzen den moduan. Bestela kaletik ere ikus daiteke nolarebait: aski duzu Udalera eramaten duten kaleetako batera joatea, ahal den bezain barren sartuz, eta giroa sentitzea. Edo hemengo gehienok egiten dugun bezala taberna batean telebistaz ikustea daukazu. Zuzenean ematen dute. Barrendik parte hartu nahi baduzu, gutxienez ordubete lehenagotik egon beharko duzu plazan eta bertan animoso eutsi, bulkazo, oinkazo, eta edozerkazoen artean.

txupinazo_sanfermin_shop_balcony

© Javier Martínez de la Puente.  

Txupinazoaren jaurtiketa

Gaur egun ezagutzen dugun irudia, Udaletxetik zinegotzi batek txupinazoa jaurti eta festei hasiera ematen dieneko hura, alegia, 1941az geroztik dago ezarrita. Nola hautatzen da jaurtitzailea?
Jaurtitzailea erabakitzeko modua aski erraza zen, izan ere suziria festen batzordeko presidenteak jaurtitzen zuen, eta horregatik, ohore hori denboran nork izan duen erreparatzen dugunean, ikus dezakegu izenak maiz errepikatzen direla. Baten batek protagonista izateko gogoa bazuen primeran egokitzen zitzaion ia-ia aldaketarik gabe 1979ra arte indarrean iraun zuen ohitura hori.
Alabaina, zuzeneko telebistaren garaiak iritsiak baitziren, eta txupinazoa jaurtitzearen afera garrantzitsuegia bihurtu zen gozoki hura festetako zinegotzi batek eraman zezan. Egia esatera, arazoa ez zen horrenbesterainokoa izan, izan ere Juan Manuel Perez Baldak (1980) festei hasiera emateko ohorea beste zinegotzi bati pasatu zion, Benicio Aguerreari, txupinazoa horrezkero jaurtia baitzuen hark, eta esperientzia hura asea zuen zegoeneko. Handik aurrera txupinazoarena zinegotzien artean txandakatzea deliberatu zen eta 1981ean Elisa Chacarteguiri egokitu zitzaion, eta modu horretan Sanferminei era horretan hasiera ematen zien lehen emakume bihurtu zen. Orduz geroztik gehiengoa duen talde politikoak txupinazoa jaurtitzen du, eta gero txandakatuz doaz taldeen beherako ordena jarraituz. Talde bakoitzak bere baitan deliberatzen du txupinazoa nork jaurtiko duen.

2015ean Iruñeko alkatea Orfeón Pamplonesean eta La Veleta peñaren eskutan jarri zuen antolaketaren erresponsabilitatea. 2016tik, Mesa de Sanferminesean parte hartzen duten taldeak Txupinazoaren jaurtitzailearen preselekzioa ahukeratzen dute eta Iruñeko biztanleria haien arteko egokiena bozkatzen dute.

1939ilundaintxupinazo.g

© Zubieta y Retegui. Joaquín Ilundáin y José María Pérez Salazar en 1939 cuando retoman el lanzamiento del Txupinazo. 


Txupinazoaren jaurtitzaileak 1941etik

1941 – 1950

1941. Joaquín Ilundáin
1942. Joaquín Ilundáin
1943. Jaime del Burgo
1944. Jaime del Burgo
1945. Miguel Troncoso
1946. Miguel Troncoso
1947. Joaquín Ilundáin
1948. Joaquín Ilundáin
1949. José Mª Martinicorena
1950. José Mª Martinicorena

1951 – 1960

1951. José Mª Martinicorena
1952. Nicolás Ibarra
1953. Nicolás Ibarra
1954. Nicolás Ibarra
1955. Adrián Endériz
1956. Adrián Endériz
1957. Adrián Endériz
1958. César Fonseca
1959. César Fonseca
1960. Juan Miguel Arrieta

1961 – 1970

1961. Juan Miguel Arrieta
1962. Juan Miguel Arrieta
1963. Juan Miguel Arrieta
1964. Manuel Fraga *
1965. Lorenzo Martinicorena
1966. Lorenzo Martinicorena
1967. Agustín Latorre
1968. Agustín Latorre
1969. Agustín Latorre
1970. Agustín Latorre
* Ez dira konzejalak

1971 – 1980

1971. Joaquín Rouzaut
1972. Joaquín Sáez
1973. Manuel Huici
1974. Joaquín Rouzaut
1975. Francisco Javier Iraburu
1976. Joaquín Sáez
1977. Joaquín Sáez
1978. Juan Frommknecht
1979. Juan Manuel Pérez Balda
1980. Benicio Aguerrea

1981 – 1990

1981. Elisa Chacartegui
1982. Patxi Zabaleta
1983. Marisol Elizari
1984. Juan Cruz Alli
1985. Iñaki Beorlegui
1986. Joaquín Salanueva
1987. José Javier Gortari
1988. Javier Iturbe
1989. Elías Antón
1990. Elena Modrego

1991 – 2000

1991. Alfredo Jaime, comparte con José María Pérez Salazar y Joaquín Ilundáin.
1992. Joaquín Pascal
1993. Mariné Pueyo
1994. Javier Ayesa
1995. José Javier Echeverría
1996. Javier Igal
1997. Javier Chourraut
1998. Concha Fernández de Pinedo
1999. Yolanda Barcina
2000. César Palacios *

2001 – 2010

2001. Fermín Tajadura *
2002. Roberto Jiménez
2003. Juan Luis Sánchez de Muniain
2004. Jorge Mori
2005. Idoia Saralegui
2006. Javier Eskubi
2007. Yolanda Barcina
2008. Uxue Barcos
2009. Maite Esporrín
2010. Mari Ganuza * 150 Aniversario de la Comparsa.

2011 – 2020

2011. Enrique Maya
2012. Iñaki Cabasés
2013. Eduardo Vall + ONCE
2014. Cruz Roja*
2015. Javier Aranegui (Orfeón Pamplonés) y Chantal Estrada (Peña La Veleta)*
* Ez dira konzejalak
2016 El Tuli
2017 DYA Navarra
2018 Motxila 21
2019 La Pamplonesa.