Su artifizialak

23.00 Ziudadela, Bueltalkastillon. Egunero, gaueko hamaiketan, ordu erdiko su artifizialak egoten dira ziudadelatik.

Merezi du egun batean ikustea: nahiz egun batetik bestera alde handia egoten den, Iruñeko su artifizialak onak izaten dira eta gustora asko egoten da belarretan etzanda zerura begira.

fuegos2008.g

© Maite Hernández 

Ikusteko, parte zaharretik ateratzea onena, barrenean beti egoten baita teilatu puskan bat ikustea trabatzeko. Joan zaitez Ziudadela aldera eta non iruditu ongi ikusten dela, hantxe gelditu. Toki ona, konparazio, Gazteluaren itzuliko parkea edota Autobus geltokiko ordokia, bertan belar gainean eseri daitekeelako.

2000tik aitzina Nazioarteko Sanferminetako Su Artifizialen Lehiaketa egiten da eta bertan festetan parte hartzen duten piroteknia etxe guztiek parte hartzen dute. Txapelketa honetako irabazleak hauexek dira:

2015. Xaraiva. Albarellos – Monterrey (Orense)

2014. Xaraiva. Albarellos – Monterrey (Orense).

2013. Pirotecnia Tomás ( Benicarló-Castellón)

2012. Pirotecnia Zaragozana (Garrapinillos-Zaragoza)

2011. Pirotecnia Vulcano (Madrid)

2010. Pirotecnia Vulcano (Madrid)

2009. Pirofantasía Carlos Caballer (Bétera-Valencia)

 

2008. Parente fireworks (Melara – Italia)

2007. Pirotecnia Valenciana (Valencia-Valencia)

2006. Vicente Caballer (Godella-Valencia)

2005. Vicente Caballer (Godella-Valencia)

2004. Ricardo Caballer (Godella-Valencia)

2003. Vicente Caballer (Godella-Valencia)

2002. Vicente Caballer (Godella-Valencia)

2001. Pirotecnia Pablo (Cangas del Narcea-Asturias)

2000. Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza)

fuegos2008fuente.g