© Javier Martínez de la Puente

Prozesioa

Uztailaren 7an, goizeko 10:00etan, ateratzen da San Ferminen ohorezko prozesioa San Lorentzo parrokiatik. Ibilbidea santua eta harekin joaten den segizioa ikusi nahi dituen jendeak betetzen du

Kalea da prozesioa ikusteko tokirik hoberena, ez da estutu handirik izaten Kontseiluko plazan eta kaperako irteeran izan ezik.

Goizeko 10etan alkate-zinegotziak, gala janzkeran eta klarinete-joleak, tinbalariak, maza-eramaleak, eskolta, txistulariak, erraldoien konpartsa Pamplonesa musika banda lagun dituztela, katedral aldera joaten dira kabildoaren bila (kabildoa da katedraleko eliz-karguen batzarrea).

Elkartu, bada, eta denak atzera joaten dira etorritako bidetik santuaren irudia hartzera San Ferminen kaperan (San Lorentzoko elizan). Behin segizioa horrela osatu delarik, protokoloak agindu bezalako hurrenkera hartu, eta prozesioa hasten da Iruñeko etxagune historikoan barrena bere bidea egiten. Ordu t´erdiren buruan bueltan ekartzen dute irudia kaperara. Hortik, udalak berriz laguntzen dio kabildoari katedraleraino, eta han noizpait ere despedida eman elkarri eta bukatzen da ospakizuna.

Prozesioak baditu zenbait une berezi, “momenticos” (unetxoak) esaten zaienak, eta haiexek dira ospakizun honetako parterik interesgarriena: bidean santua omendu beharrez egiten diren pausa batzuk dira, askotan otoitzak kantatuz. “Momenticorik momenticoena” katedralaren atalondoan egiten dena da.

Argazkilariak izugarri prozesio zaleak izaten dira; egia erran, ez da harritzekoa hainbeste kolore, hainbeste jantzi, kasulla, peluka, tinbal eta mazorekin. Gainera ekitaldi honetan, sanferminetan beste askotan ez bezala, franko toki izaten da, ez dago gehiegizko esturarik: bidea luzea da eta problemarik gabe ikus daiteke, askoz lehenagotik tokia hartu behar izan gabe. Ez du merezi balkoi bat bilatzeak; karrikatik ikusten delako hobekien.

procesino-sanfermin-calle-mayor-javier-martinez-de-la-puente

© Javier Martínez de la Puente 

Ez galdu!

Ezinezkoa da urte berean prozesioko gune garrantzitsu guztietara agertzea. “Unetxoa” bakarra da, baina ibilbideko beste puntu nabarmengarri batzuek garrantzi, berezitasun edo originaltasunarengatik hartu dute kalifikazio hori.

Santua aldaretik andetara eramaten denekoa

Ekitaldi hau berezia bezain ezezagun eta baztertua da. Hiru lagunen artean San Ferminen kaperako aldareko idulkia desblokeatzen da eta santuaren irudia prozesioa hasteko andetan izaten duen jarreraraino eramatea, arrastaka, ahalbidetzen duten bi errail jartzen dituzte.

Unetxoa

Benetako “Unetxoa” udalbatza dotoreturik katedraleko atarira bertako kapitulua hartzera joaten deneko instantea da. Santua oraindik bere kaperan da baina segizioak jada bere bideari ekin dio.

-Hamabiak laurden gutxitan, San Fermin elizkizunetarako kaperara itzuli aurretik, Mari Cruz Corralek jota bat abesten du. Mari Cruzek 25 urte baino gehiago darama santuari uztailaren 7ko prozesioan abesten, azken 3 urteetan Kale Nagusiko 54. zenbakiko balkoitik egin du.
-Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren dantza, katedraleko atarian, kapituluarekin joan eta gero, prozesioaren ondoren.

 

Ibilbidea eta orduak

10.00 Udaletxea: alkate-zinegotziak katedral aldera ateratzen dira kabildoaren bila eta San Lorentzora joaten dira.
10.30 San Lorentzo: Irudia hartuta Aduanako zokora ateratzen da segizioa.
10.35, San Anton eta Takoneraren elkargunean: saindua pasatzen denean, “Canta et Yanta” taldeak “Quieren todos cantar” jota abesten du .
10.45 San Anton 47: balkoi batetik jota bat kantatzen zaio santuari.
10.55 Kontseiluaren Plaza: Txantreako Santiago koralak Al glorioso San Fermín jota kantatzen dio.
11.15 San Saturnino: San Zerninen putzuan geldiunetxo bat egiten da: bi umek arrosak jartzen dituzte santuaren oinetan. Txistulariek Agur jaunak jotzen dute.
11.20 Kale Nagusia: Amigos del Arte elkarteak jota bat kantatzen dio, inguruan isiltasun erabatekoa dela.
11.40 Kale nagusia: Napardi elkartekoek jota bat kantatzen zioten euren egoitzatik, baina Jarautara eraman zutenez, karrika beretik abesten diote.
11.50 San Lorentzo: Santua bere kaperara itzuli eta meza hasten da.
13.10 Kale nagusia: alkate-zinegotziak eta kabildoa lehengo bide beretik joaten dira katedraleraino.
14.15 Katedralaren atalondoa: udalak eta kabildoak elkarri despedida eman: erraldoiek dantza egiten dute txistu eta gaita lagun, kanpaiak errepikan ari diren bitartean. “Momentico” delakoa da.
14.25 Udalaren plazan erraldoiek berriz egiten dute dantza.
La procesión de San Fermín.

© Maite H. Mateo 

Osakera

Buruhandi eta Erraldoien Konpartsa
San Lorenzo Gurutzea eta Artzapezpiku Gurutzea
Pasioaren Ermandadea, Mariaren Elkartea
Nekazari eta zurginen balderna
Klarin eta tinbal joleak, Iruñeko bandera, dantzariak eta udalaren txistulariak
San Ferminen Gortea
Sainduaren Irudia
Kabildoa, Iruñeko Artzapezpikua
Mazodunak
Udala (Alkatea eta zinegotziak)
Udaltzaingoa, Eskolta
La Pamplonesa
Santuaren irudiaren alde bietan, Iruñeko peñen ordezkariak joaten dira, peña bakoitzeko bi.

1987ra arte udalaren dantza taldeak ere parte hartzen zuen prozesioan, eta bukaeran dantza egiten zuen. Baina urte hartan udalak taldea desegin zuen dantzariek uko egin ziotelako ikurriña gabe dantzatzeari. 1997an, udalarekin negoziatu ondoren, berriz hasi dira parte hartzen, baina ez dute ikurriña eramaten, Iruñeko bandera baizik.