Hemigway eta Sanfermin

2011ko uztailaren 2an 50 urte igarota egonen dira Hemingwayk, Iruñeko zezenketarako sarrerak bere eskuetan zituela, bere bizitza bukatzea erabaki zuenetik

Hemigway eta Sanfermin

2011ko uztailaren 2an 50 urte igarota egonen dira Hemingwayk, Iruñeko zezenketarako sarrerak bere eskuetan zituela, bere bizitza bukatzea erabaki zuenetik.

Ernest Hemingway Oak Park-en jaio zen 1899an eta Ketchum-en hil zen 1961eko uztailaren bian, San Fermin festetako Zezen Feriarako txartelak gau mahai gainean zituela. Hemingway 1923an lehen aldiz eta 1959an azken aldiz etorri zen sanferminetara. Hil baino egun batzuk lehenago hark berak deitu zuen La Perla hotelera urte hartarako erreserba deuseztatzeko. 1953an Pulitzer saria irabazi zuen eta 1954an Nobel saria lortu eta bost obra eta eskuz idatziriko 3.000 orrialde utzi zituen argitaratu gabe.

Bokazioz eta lanbidez kazetaritza aukeratu zuen eta jendaurreko bere lehen hitzak Kansas City Star-en irakurri zituzten. Gazte hark bere adina faltsutu zuen etxetik ihes egiteko eta, Lehen Mundu Gerran anbulantzia gidari boluntario izan nahian, Armadan izena emateko. Zauriturik suertatu zen eta bere herrira itzuli zen. Iruñea 1923an bisitatu zuen lehenbizikoz, gero 1924, 1925, 1926, 1927, 1929, 1931, 1953, 1956 eta 1959an.

Hemingwayz eta Iruñearekin zuen harremanaz hitz egiteko orduan, Jerónimo Echagüeren hitzak gogoratu behar dira: “Ez da Iruñea Hemingwayk berari egin dion ongia onartu eta aitortzeko gai izanen den eguna iritsiko. Hona atzerritarrak ez dira gu kolonizatzera etortzen, beste zenbait tokitan gertatzen den bezala, baizik eta gure festetan integratzera, hori urtero ikusten dugu, beti salbuespenak egonen diren arren”.

EHvaquillas.g

Hemingway en la plaza dando un pase a una vaquilla. Photograph in the Ernest Hemingway Photograph Collection, John F. Kennedy Presidential Library and Museum, Boston. 

1923tik 1929ra

1923an Iruñea bisitatu zuen jada Toronto Star-ko erredaktorea zela eta etxea Parisen zuela, non Picasso eta J. Joyce, besteak beste, ezagutu baitzituen. Iruñera egin zuen lehen bisitan, 1923koan, Ernest Hemingway hamabi erreportaje laburreko sail bat bukatzeko material bila ibili zen. Sanferminen oso irudi ona jaso zuen, uztailaren 13ko zezenketarena bereziki, eta urriaren 23ko Toronto Starreko erreportajean eta bere literatur obran islatu zuen.

1924an errepikatu zuen, baina emaztearekin eta lagun talde batekin, Donald Ogden, Robert McAimon eta John Dos Passos esaterako. Orduan ezagutu zuen Juanito Quintana, entzierroan korrika lehen aldiz egitean ekitaldiko lehen heriotzaren lekukoa izan zenean: Esteban Domeño hil zen. Munduko lehen orrietan agertu zen entzierroan bai bera bai Donald Ogden harrapatuak izan ziren gezurrak eraginik.

1925ean eleberri bat idazteko materiala biltzeko asmotan etorri zen, bere lagun Gertrude Stein-ek animatuta. Anekdoten artean, munduari buelta eman zion bere lagun Donald Ogdenekin egunkariek zezenak harrapatu zituela kaleratu zutelako. E.H. Juan Belmonte-ren itzuleraren lekukoa izan zen eta Cayetano Ordóñezen toreatze estiloari atxiki zitzaion. “Fiesta” idazten hasi zen.

1926an Ernest Hemingwayk Casa Marceliano ezagutu zuen eta ajoarrieroaz maitemindu zen. Urrian Scribner´s argitaletxeak “The sun also rises” (Fiesta) obra plazaratu zuen, zeinek Iruñeari eta San Fermin festei erabateko aldaketa eragin baitzien. Cayetano Ordóñez El Niño de la Palmaren porrotaren lekukoa izan zen eta gertaera bere “Muerte en la tarde” obran jaso zuen.

1927an Hemingway guztiz integraturik bizi izan zituen sanferminak. Emazterik gabe baina Pauline Pfeiffer kazetariarekin etorri zen, zeinek aurreko aldietan lagundu baitzituen. Festaren jakile ona izanik, Casa Marceliano, Iruña kafetegiko terraza eta La Perlako saloiak ohiko tokiak zituen. “Muerte en la tarde”n, bera lekuko izan zuen zezenketa bat, uztailaren 14koa, protagonista Cagancho ijitoa izan zuelarik, islatu zuen.

1929an, Ernest autoz etorri zen Paristik emazte Paulinerekin. Fernando Hualdek bere “Cien años y una huella” bere obran Quintana hoteleko aspaldiko enplegatu Eustaquio Ardanazen istorio bat kontatzen du. Kontaera horren arabera, Hemingwayren emazte Pauline lo zegoela hura bi neskarekin agertu zen edanda samar. Handik gutxira bi emakumeak joan ziren idazlearengandik ihesi hark galtzontzilotan oihuka jarraitzen ziela. Juanito Quintanak liskar serio bat izan zuen Ernestekin eta hoteletik botatzeko mehatxua ere egin zion.

Toronto192430julio.g

EL Toronto Star Publicó que dos jóvenes escritores americanos habían sido cogidos por el toro en Pamplona. 

1931

Herrialdeko aldaketa politikoak Ernest Hemingway, 1931ko bisitaren ondoren, hurrengo 21 urteetan ez agertzea eragin zuen. 1931n Hemingway emazte Paulinerekin eta semearekin etorri zen. Fernando Hualdek zezenketako argazki batez, alderdi hori egiaztatzen duen bakarra, frogatzen du hori. Urte horretan berriro lortu zuen “Muerte en la tarde”rako materiala. Manolo Bienvenidak, bi emanaldi txar-txarren ondoren, erantzukizunak bultzatuta itxi zuen feria eta izugarrizko lana burutu zuen.

E.H. bere obra berriaren zirriborrorako nahiko zezen-hiztegiaz jabetzen ahalegindu zen bereziki. Beharbada horregatik igaro zen Iruñetik diskretuago. Juanito Quintanarekiko laguntasuna areagotu zuen biek begikotasunez begiratzen zioten II. Errepublikak sorrarazi zuen giroaren gaineko hizketaldi luzeez. Aldaketa politikoak, lanak eta Quintana hotelaren desagerpenak, besteak beste, utzi gintuzten Hemingway gabe hurrengo 21 urteetan.

1953

22 urteren buruan, festak berdinak ziren baina “Fiesta”ren lorratzari jarraitzen zioten atzerritarrak anitz ziren. 1953an Ernest Hemingway hogeita bi urte igarota itzuli zen Iruñera. Gerrako esperientziak eta bere sinesmen politikoek mesfidarazi zuten Espainiara itzultzean baina dena primeran joan zitzaion. Hemingway une oro Juanito Quintanaz lagundurik egon zen, horrek ordurako hotela gobernatzen ez zuela.
Idazlea bere emazte Mary-rekin Lekunberrira iritsi zen Quintanaren aholkuari jarraituz. Festatik horren urrun egotea ez zitzaion nonbait gustatu eta, egoera ekonomiko onean zeudenez, biak uztailaren 7tik aurrera La Perla hoteleko 217. gelan ostataturik egon ziren. Han, toreroek zezenketa aurretik janztean egiten dituzten erritualen lekuko izana zen.

Urte horretan, Hemingwayk sanferminetan izaniko jardunbidean zeresan handia eman duen gertakari bat izan zen. Uztailaren 7an, José María Iribarrenek bere “Hemingway y los sanfermines” obran kontatzen duenez, prozesioa bukatuta, idazlea santuaren kaperaraino sartu zen eta debozioz egin zion otoitz. San Ferminen jarraitzailea ote zen zalantzak parranda hain gustuko izateak eta bere ideia politikoek eraginikoak zirela eta, Octavio Apariciok iruindarrik interesgarriena nor zen galdetu zion elkarrizketa batean… eta E.H.-k San Fermin esan zuen.

Urte horretan Ernestek Antonio Ordoñez, Cayetanoren semea, ikusi zuen toreatzen eta haren jardunak harriturik geratu zen. Gau hartan, horrek arrakasta handia izan eta gero, elkarrekin afaldu zuten Las Pocholas jatetxean.

Hemingway pasó por Pamplona y comió en el restaurante Las Pocholas.

En 1956 Hemingway pasó por Pamplona y comió en el restaurante Las Pocholas. 

1956

1956an sanferminak bisitatu zituelako frogarik ez dago, baina Iruñera etorri zen Juanito Quintanaren bila Logroñoko feriara bidean. Las Pocholasen bazkaldu zuen.

1956an noizbehinka bisitatu zuen Iruñea eta urte hartako San Fermin festei buruzko aipamenik ez dago. Beharbada mugitzea ez zitzaion ordura arte bezain erraza suertatzen, ezen ordurako Pulitzer bat irabazita zuen eta Fiestaren nabaritasuna handia zen. Dena den, Madrilen gertatu zen anekdota batek konplikatu zizkion planak. Kontua da Madrilera iritsi eta Ritz hotelean erregistratu zenean, enplegatu batzuek hogeita hamar urte aurretik, lehen bisitaldietako batean, haren izenean kontsignaturiko kutxa bat zegoela gogoratu zutela. Hemingwayk aurreko garaietako eskuzko idazki pila bat aurkitu zuen, Paris bereziki aipatuta. Datu guztiak prozesatzen 15 egun eman zuela eta horrek Iruñera etortzeko planak azpikoz goratu zizkiola diote. Ohar haietatik sortu zen “Paris era una fiesta”.

Hemingway irailean izan zen Iruñean Juanito Quintanaren bila etorri zenean, nahiz eta bere azken helmuga Logroño zen. Jakina da irailaren 21ean Logroñoko San Mateo feriako zezenketa batean izan zela. Haren lagun Ordoñez, Litri eta César Girón-ek toreatu behar zuten eta Mary Welsh, bere laugarren emaztea, aipaturiko Juanito Quintana eta RAFeko pilotu Rupert Belleville jauna zeinek torero eginen zela hitz emanda zuen joan ziren harekin. Jakina da otordu bat Las Pocholasen egin zuela. Argazki gehiago ikusi.

Hemingway pasó por Pamplona y comió en el restaurante Las Pocholas.

En 1956 Hemingway pasó por Pamplona y comió en el restaurante Las Pocholas. 

1959

1959an La Perlako 217. gela erabili zuen berriro Hemingwayk. Haren azken sanferminak izan ziren. Festara hiru urte etorri gabe igarota, Nobel saridun zenetik lehenbizikoz egin zuen orduan. Esperientzia Hemingway Iruñera lehen aldiz iritsi zen 1923ko uztail hartakoaz oso bestelakoa izan zen. Bi esperientziak izan ziren atsegin-emaileak baina oso ezberdinak elkarren artetik, berak adierazi zuenez.
Fernando Hualdek urte horretan Hemingway festako erregea izan zela dio bere “Hemingway, cien años y una huella” obran, ezen jende guztiak nahi zuen harekin egon, guztiek nahi zituzten haren autografoak eta guztiek nahi zituzten haren argazkiak.

Iruñera lagun segizio batek lagundurik etorri zen, hala nola Antonio Ordóñez zezen-hiltzailea, Vernon Lord doktorea, Aarón Hotchner idazle eta telebistako gidoigilea, Valerie Danby-Smith kazetari gaztea eta Julio Oubiña argazkilaria, zeinek egun horietan Hemingwayri Esako urtegiaren ertzetan argazki erreportaje handia egin baitzion, Life aldizkari prestigiotsuan eskaini zioten artikulu luze bat ilustratzeko.

Hemingwayren bidea

Sanferminak eta Hemingway oso erlazionaturik daude eta pertsona anitzek hark Iruñerako bisitetan, sanferminetan, egiten zituen bideei jarraitzen die, oso ibilbide interesgarria deskribatzeko aitzakia gisa. Nafarroako Gobernuko Turismoren informazioa.

Bidean tokirik nabarmenenak gogoratzen ditugu bereziki, nahiz eta jada haietako anitz desagerturik egon. Gazteluko plazan, Ernest Hemingwayk Txoko eta Café Iruña -oraindik jardunean- eta orain desagerturiko Café Bar Torino, Café Kutz eta Café Suizo tabernetako terrazetan egiten zituen harremanak. Bidean Gran Hotel La Perla -non bere bisitetako batean ostatatu baitzen- eta Hotel Quintana -jada desagerturik- ere sartzen dira.

Gainera, jada desagerturiko Casa Marceliano, Restaurante Las Pocholas eta Eslava kaleko pentsioraino -bere lehen sanferminetako ostatu- joanarazten gaitu bideak. Bideko azken bi zitak zezenarekin daude erlazionaturik. Hotel Yoldi toreatzaileen hotela zen eta hara joaten zen anitzetan Ernest Hemingway eta zitetako azkena zezen-plaza da.

Ernest Hemingwayk sanferminetan egiten zuen ibilbidea osatzeko, Aribe, Auritz eta Orreagako herri eta ibaietarako bidaiak sartu behar dira. Behin zezenketara arrantzako botak soinean iritsi zen arratsaldea han arrantzan ibili ondoren.

Global Servicios Culturales-ek gida zerbitzu bat eskaintzen du Iruñeko “Hemingwayren bidea” egiteko eta anavarra.com-ek Iruñea nahiz Nafarroakoaz egiten du.

E.H., Sanfermin eta zinema

Filmik nabarmenena Ernest Hemingway idazlearen The Sun also rises liburuan oinarritutakoa da, Henry King zuzendariak 1956an egina. Horra zineak gure festetan egin zituen lehen urratsak, eta hortik aitzinera, ez baita Saferminik gabeko zinerik izan. Filmik nabarmenena Ernest Hemingway idazlearen The Sun also rises liburuan oinarritutakoa da, Henry King zuzendariak 1956an egina. Filma hiru tokitan filmatu zen: Hollywoodeko grabazio estudioetan, Iruñean eta Morelian, Mexikon. Iruñera kamera talde bat besterik ez zen etorri. 1955eko Sanferminetan izan zen hura, eta ahal izan zuten guztia grabatu zuten. Denak errekurtsoko planoak izan ziren, eta aktorerik ere ez zen etorri.

Morelian karrikak eta zezen plaza egokitu zituzten, eta izarrak hara joan ziren, hots, Tyrone Power, Ava Gardner eta Errol Flynn. Pelikulan agertzen den zezen plaza Mexikokoa da eta, gainerako tokiak, ekoiztetxeko estudioak. Iparramerikako ikusleak ez ziren aldaketaz ohartu, Hemingway bai eta haserretu egin zen. Iruñean, zentsura zela-eta, filma ez zen ikusterik izan 1978ra arte.

Hain zuzen ere, amerikar zine klasikoaren ekoizle Tedy Villalbak, duela gutxi ohorezko Goya saria jasotakoak, hainbat aldiz esan du grabazioan izan zuten zortea: «une horretan gola sartu negion ministerioari. Sinestarazi genien Sanferminei buruzko zerbait egiten ari ginela eta, egia esan, plano haiek Fiesta filmean sartzeko ziren, debekatu baitzuten Espainian filmatzea». Iruñeko “Las Pocholas” jatetxean ateratako argazkia une horretako lekukoa da: Villalbarekin batera filmaketa taldea zegoen, bai eta Orson Welles, Antonio Ordóñez, Ernest Hemingway eta Luis Miguel Dominguín ere.

Hain zuzen ere, Orson Wellesen film batean aipamena egiten zaie entzierroei, “Don Quijote” izenekoan, zinegilea festarik tradizionalenetan barna zebilen bitartean. Horri loturik, Villalbak berak duela gutxi esan zuen Wellesi pelikularako negatiboa utzi behar izan ziotela, oso aurrekontu gutxirekin filmatzearen ondorioz, materiala bukatzen zitzaiolako.

Entzierroa “Fiesta” eleberrian

Idazle iparramerikarraren lehen nobela handiaren zati batek sanferminetako alegiazko entzierro batean gertaturikoa kontatzen du.

Jakina eta onartua da Ernest Hemingway (Oak Park, Illinois, 1899 – Ketchum, Idaho, 1961) dela sanferminak eta beretako entzierroa nazioartean eta batik bat Estatu Batuetan hain entzute maila altuetara iritsi izanaren erantzule nagusia. Izan ere, idazle iparramerikarrak festak ezagutu, bisitatu eta bere idazkietako batzuen bidez hedatu zituen arte, sanferminak ia etxekoen arteko festa ekitaldia zen, planetako beste toki batzuetatik iritsiriko jendeen bisita bakanak izaten zituztelarik, noizbait nolabait entzuna zuten ikuskizun bat, entzierroa, aurkitu nahi zuten abenturazale xelebreenak oro har. Hemingway arduratu zen berri ona publiko handiari igortzeaz. Bere lehen ekarpena, 1926an, “The sun also rises” (gaztelerazko itzulpenean harrigarriki “Fiesta” bihurturik) obrarekin iritsiko zen.

“The sun also rises” horretan (1926), Hemingwayk Iruñera egindako lehen bisitetan, 1923 eta 1927 bitartean, txunditu bide zituzten zehaztasun batzuen inguruan idazten du orrialde batzuetan. Bere pertsonaien bitartez, Illinoisko idazleak zertzeladez azaltzen du entzierroan, antza, ikusi eta ezagutu zuena, lasterkari batek jasan zuen hiltzerainoko adarkada esaterako. Istorioaren protagonista eta narratzaileak, Jake-k, ematen dio Iruñeko zerbitzari bati entzierroan parte hartu eta bizkarrean adarkada jaso duen gizon baten heriotzaren berri eta horrek zerbitzariaren hunkipen erreakzioa eragiten du: