Atención médica asegurada en el encierro.

Osasun laguntza lasterkari guztiendako segurtaturik

Entzierroko lasterkari guztiek, behar izanez gero, laguntza medikoa jasotzen dute, baina osasun sistema nafarrak atzerritarrei gastuen faktura luzatzen die

Nafarroan edo beste erkidegoetan sortutako zaurituak Nafarroako Osasunbidean doan artatzen dituzte baina atzerritarrei bere aseguru medikoaren bitartez kobratzen zaie. Beti artatu eta sendatuko dituzte baina gero Nafarroako Osasuna saiatuko da aseguru medikoak kostea ordaindu dezan.

Osasunbideak, legeak hala agindurik, osasun prestazioak kobratu behar ditu, baldin eta ordaintzera beharturik dagoen hirugarren bat bada, trafiko istripuetan gertatzen den gisan. Hori dela eta, atzerrian bizi diren pertsonen kasuan, aipaturiko faktura norbaitek gain hartzen saiatuko da. Noizbait gertatu da enbaxadak beren herritarren gastuak gain hartu behar izatea, kaudimenik izan ez den kasuetan, esaterako. Europako nazioetan ardurakidetza konpentsatzeko sistema bat dago, osasun sistema nazionalen artekoa.

Bi poliza daude, Iruñeko Udalak eta Miserikordia Etxeak kontrataturikoak, eta baliaezintasun eta heriotza kasuetan kalte ordaina emateko balio dute.