Algunos corredores utilizan el periódico para llevar a los toros del encierro.

Lasterka ongi egiteko kontseiluak

Sanferminetako entzierroan lasterka ongi egitea ez da erraza, baina hemen zenbait kontseilu ematen dizkizugu segurtasunez parte hartu eta zezenekin arazorik izan ez dezazun

Begia eman zure inguruan zer gertatzen denari

Laster egin bitartean, begira zezenak zer distantzira dauden; bestela konturatzerako gainean izanen dituzu. Aldi berean, begia eman aurrean zer duzun, ez estrapozo egiteko parera ateratzen zaizkizun gauzekin, lasterkari eroriekin eta abarrekin… hasi pentsatzen ja non erretiratu behar duzun. Ez da erreza.

Zezenari dei egitea oso arriskutsua da

Zezenak, berez, ez dute inolako gogorik inori erasotzeko. Inork arreta galduarazten ez badie, itsu-itsuan joanen dira beren ukuiluetaraino. Baina norbaitek dei egin eta batenbat taldetik aldaratzen bada, arrisku handia dago gauzak fin txarren bat egiteko. Txarra zuretzat eta berriz ere beste guztientzat.

Zezenari dei egiteak, gainera, beste arrisku bat izaten du: jendajea haserrarazi egiten du, eta deskuidatzen bazara, boxeadore musu ederrarekin etorriko zara etxera.

Erortzen bazara ez jaiki

Entzierroetan erortzea oso normala da, gauza asko direla medio. Erran bezala, zezenak momentu hoietan aski itsututa egoten dira: lurrean mokor bat ikusten badute, gelditu gabe gainetik pasako zaizkio, aurrena bat eta gero beste bostak eta kitto. Horrek min handia bai, baina larritzeko moduko zauririk ez du egiten normalean. Baina ixtant hortan jeiki edo mugitu egiten bazara, berriz, zezenak pasatzen diren denboran, haien arreta ekarraraziko duzu, edo suerterik txarrenean, justu zezenbaten norabidean jeiki eta oliba txotxean bezala eramanen zaitu berekin. Ez da broma.

Si te caes, no te levantes; espera a que pasen los toros.

© Maite H. Mateo 

Beraz, estrapozo egin eta lurrera joaten bazara…

Geldi egon hantxe behatzik mugitu gabe, burua eskuekin babestuz. Jendeak abisatuko zaitu. Dena pasa denean, norbaitek tapa emanen dizu bizkarrean jeikitzen ahal zarela abisatzeko.

Ez zezenen atzetik joan

Askok segi nahi izaten diete zezenei pasa direnean. Astakeria da: onenean zezenen bat atzean zerbait sentituta distraitu, eta buelta egin araztea, beste atarramenturik ez duzu eginen.

Ez zezena ukitu

Jendeak afizio arraio hori ere izaten du, zezena ukitzea. Etzazula zezena ukitu: arreta galduaraziko diozu.

Ez geldirik egon entzierroaren bidean

Denak lasterka hasten direnean zerori ere bai; bestela erorarazi eginen duzu jendea bata bestearen atzetik. Entzierrora ez da ikusle joan behar, parte hartzera baizik.

Permanecer parado en el recorrido te puede acarrear problemas.

© Iñaki Vergara 

Deltan bazter zaitez plazan sartu ta ixtantera

Eta hesiaren gainetik salto egin edo ondo ondoan gelditu. Horrela bide ematen diezu dobladoreei beren lana egiteko eta zezena bere ukuilura eramateko. Plaza erdira ateratzen bazara, berriz, erabat zezenaren mende egonen zara, babeslekurik gabe. Ez ahaztu zezena zuk baino lasterrago egiten duela.

Ez trabarik egin dobladore eta zezentzainei

Haien lana zezena ahal den zuzenena ukuilura eramatea da. Istripu asko galarazten dituzte. Kasu, gainera: zezentzainek haga luze batzuk dantzatzen dituzte ordena ezartzeko: hagakada horietako batek kriston mina egiten du, zezen oinkada batek adina edo gehiago.

Utzi etxean gauza guztiak laster egiteko

Eta ez baduzu lekurik bilatzen gauzak uzteko, orduan hobe duzu ez parte hartzea eta fuera