Santo Domingon lehen adarkada

Dolores Aguirreren zezenek, Sanferminen lehenenengoek, hankan adarrez zauritutako bat eta traumatismoz zauritutako beste 5 utzi dituzte

Argazkia: Javier Ibáñez

Sanfermin 2012 jaietako lehenengo entzierroan, Dolores Aguirre Ybarraren ganadutegiko zezenek lasterketa arriskutsu eta dardaratsua (2:53) egin dute. Zezenak ziztu bizian joan dira jokabide prestuaz, ez dute ia eraso keinurik egin, nahiz eta lasterkari ugari egon.

Zezen-saldoak Santo Domingo kalean zehar elkartuta korrika egin du, baina Udaletxe plazara iristean luzatuz joan da, eta Mercadereseko kalearen bukaeran eta Estafetaren hasieran sakabanatu egin da. Tarte honetan lasterketa ikusgarrienak eta arrisku gehieneko momentuak bizi izan dira.

Telefónicako azken tartean, zezen batek gazte bati kamisetatik heldu dio eta arrastaka eraman du ia zezen-plazaraino, baina, zorionez, badirudi San Ferminen kapotetxoa lagun izan duela. Zezen-taldea plazan banaturik sartuz joan da eta azken zezen beltzak hasieran zezentokira sartzeari uko egin badio ere, azkenean, kapadunen laguntzarekin sartu egin da, 2:53 minuturen ondoren.