Fuente Ymbrorekin, lurretik

Adarkaturik ez lasterketa azkarrean, erorketa ugari, azken zezena indarrik gabe zezen-plazara iritsi delarik

Argazkia: Miguel Fernández

Sanfermin 2012ko bosgarren entzierro oso azkarra eta garbia, Fuente Ymbro ganadutegiko cadiztar zezenek ia ibilbide osoan elkartuta korrika egin dutena. Tarte ezberdinetan bai zezenen, bai lasterkarien erorketa ugari egon arren, ez da adarkatutako korrikalaririk egon.

Zezen-taldeak elkartuta korrika egin du Santo Domingoko aldapa osoan zehar, baina tarte horren bukaeran zezen beltz bat aurreratu da eta zezen-saldoa gidatu du abiadura handiz, geroxeago zuri-hori koloreko zezen bat elkartu zaiolarik. Bi zezen hauek, ziztu bizian lasterketan buru zirela, lazki Mercadereseko hesiaren kontra irrist egin dute eta beren anaiak, atzetik zetozela, elkartu zaizkie, Estafetarantz guztiok elkarrekin eginez.

Estafeta kalean zezen-taldeak sakabanatuta korrika egin du eta korrikalariek berriz ere adarretatik zentimetro gutxira lasterketa ederrak egin ahal izan dituzte. Bakarrik sartu den “Infundio” izeneko azken zezena plazara erabat akituta iritsi da, zezen-plazan hainbat aldiz erori da, hori da entzierroaren bukaera segundo batzuk atzeratzearen arrazoia, 3:12an burutu delarik.