Torrestrellako zezenak, beren kasa

Arinki zauritutako lau pertsona baino ez dituzte eraman behar izan Sanferminetako lehenengo entzierroaren ostean

Argazkia: Luis Azanza

7 urtez entzierroetan parte hartu gabe egon ostean, Torrestrella ganadutegiko zezenak izan dira Sanferminetako lehen entzierroaren protagonista. Lasterketa prestua eta lasaia izan da, eta ibilbide osoan jende ugari egon den arren, animaliek ia ez dute korrikalariei eraso egiteko keinurik egin. Lasterketa 2:30an burutu dute.

Zezen-taldeak nahiko elkartuta egin du korrika joaldunekin batera Estafetako tarteraino, Mercaderesko hesiaren kontra talka egin gabe, eta Estafeta kalean zezenak bananduz joan dira. Orduan egon dira lasterketarik ikusgarrienak, korrikalariek adarretatik zentimetro gutxitara egin dituztenak.

Ibilbide osoan zehar zenbait korrikalari erori dira, baina lau baino ez dituzte eraman Iruñeko ospitaleetara, zauri arinekin. San Ferminen kapotetxo babesleak funtzionatu duela dirudi.