Está prohibido correr el encierro con cámaras.

Arauak eta debekuak

Udalak antolatzen du lasterketa eta zenbait arau eta debeku argitaratzen ditu. Hitzez hitz ez badituzu jarraitzen, zehapena jasotzen ahal duzu

Iruñeko Udalak entzierroa antolatu eta haren segurtasuna zaintzen du. Horretarako, urtero, ordenantza bat onesten du eta bertan zehaztasunez adierazten zer egin daitekeen eta zer ez, bai eta arauak hautsiz gero aplikatzen ahal diren zehapenak zehazten ere. Kontuz ibili, urtero arretagaberen bati isunen bat egokitzen zaiolako. Ez baduzu araurik hautsi nahi, debekuak har itzazu kontuan.

Zehazki debeku da…

1.- Ibilbidean 18 urte baino gazteagoak egotea, korrika egiteko edo bertan parte hartzeko eskubidea argi eta garbi kenduta.

2.- Arduradunen sen onak agindurik udaltzainek osatuko dituzten giza-hesiak gainditzea.

3.- Udaltzaingoaren aginduz debekaturiko ibilbideko toki eta aldeetan kokatzea.

4.- Abereen irteera baino lehenago ibilbide osoko zoko, angelu izkutu, etxeetako atari eta dendetan babestea.

5.- Etxeetako atariak irekita izatea ibilbide osoan, erantzuleak etxearen jabe edo etxetiarrak izango direlarik.

6.- lbilbidean mozkorturik, edozein drogapean edo gizalegezko ez den beste edozein moduz egotea.

7.- Entzierroaren burutze egokirako ezegokiak diren gauzak garraiatzea.

8.- Janzkera edo oinetako ezegokiak eramatea.

9.- lbilbide edo Zezen Plazan abereei deitzea edo zirikatzea.

No se puede agarrar el cuerno del toro

© Ignacio Rubio 

10- Abelburuengana laster egitea edo haien atzean laster egitea.

11.- Abelburuak heldu, xaxatu edo tratu txarra ematea eta, edozein modutan dela ere, beren irteera edo itxialdia zailtzea.

12.- Ibilbidean gelditu edo hesi, langa edo atarietan geratzea, korrikalariari karrera edo babeslekua eragotziz.

13.- Beharrezkoa den baimenik gabe kaleetatik, hesietatik nahiz barreretatik argazkiak ateratzea.

14.- Entzierroa arazorik gabe eta segurtasunez egiteko desegokiak diren objektuak aldean eramatea.

15.- Ibilbidearen espazio horizontal, bertikal edo airekoa betetzen duten osagaiak jartzea, salbu alkatearen baimen argia badago.

16.- Entzierroa normaltasunez egitea oztopatzen ahal duen beste edozein jarduera.

Tira orain jada prest zaude lasterketarako.

Zaila iruditzen al zaizu? Bai, baina finean informazio guzti honek bi gauzatara jotzen du: ez traba egin beste lasterkariei eta ez galduarazi arreta zezenari.

Azkenik, arestian esan bezala, gogoan izan entzierroan bizia jokatzen ari dela jendea. Tontakeriaren bat eginda norbaiten bizia arriskuan jartzen baduzu, arazoak izanen dituzu.

Citar a los toros en la plaza está terminamente prohibido en el encierro.

© Carlos Mediavilla 


Puedes tener problemas si incumples las normas.

© Carlos Mediavilla