Completo en muchos hoteles de Pamplona para los primeros días de Sanfermin

47 egun falta da sanferminetarako eta jada jende anitzek Iruñean 2012ko festa ederra ziurtatzeko lana egina du. Horregatik, Sanferminbooking.com online erreserben zentralak baieztatzen digunez, Iruñeko hotel anitzek festako lehen egunetarako “Beterik” kartela zintzilikatu dute jada. Kontuan hartu behar da uztailaren 6a ostirala izanen dela eta egonaldia asteburura luzatzea erraza dela sanferminetako bi gau pasatu eta txupinazora, bi entzierrotara eta, nahi izanez gero, bi zezenketara joateko. Hortaz, Sanferminbooking.com-ek txupinazora eta uztailaren 7 eta 8ko entzierroetara joateko kudeatzen dituen balkoietako okupazioa ere erabatekoa da. Hori dela eta, sanferminetako kanpainaren merkataritza ahalegina hurrengo egunak betetzera bideratzen ari da orain.

Krisiari eta sanferminei dagokienez, Mikel Ollok -Sanferminbooking.com eta Incoming Navarrako arduradunak- esan duenez, bezero nazionalen erreserbetan nabaritzen ari da, aurreko urteen aldean gutxitu direlako. Hala ere, “Sanferminbooking.com-en, erreserba nazionalen beherakada nazioarteko turismoaren gorakada leuntzen ari da, Estatu Batuetatik, Ingalaterratik, Japoniatik eta Errusiatik etortzen denarena bereziki” gehitu du Ollok.