Sanciones en los encierros de 2014 para corredores negligentes

Entzierroaren Mahaia 2013ko entzierroen balantzea egin eta batzordea osatzen dutenen iritziak, testigantzak eta proposamenak entzuteko asmoz bildu da. Enrique Maya Iruñeko alkatea bertan izateak frogatu du ekitaldiaren garrantzia. Lehenik eta behin, ez da Entzierroaren Mahaia, baizik eta Segurtasun Batzordea, 2014ko sanferminetarako segurtasun arauen bilakaera eta udal bandoa zehazten dituena eta, horregatik, atzoko bilerara entzuteko deitu zen erabakitzeko baino gehiago. Hala ere, Iruñeko Udalak bileraren ondoren jakinarazi du komunikatu bidez ezen “gizabide ordenantzetan aldaketak egitea proposatu behar duela entzierroan izaten diren jokaera zabarretarako zehapen araubide berariazkoa sartzeko”. Komunikatu osoa ikusi.

Entzundako proposamenetarik landuena Iruñeko Peñen Federazioarengandik etorri da, zeinek entzierroaren egungo egoeraren azterketaren gainean argudiatu eta, hobetzeko asmotan, aukera batzuk planteatu baititu. Hemen karga dezakezu behera proposamen osoa. Azterketan, entzierroa festa egitarauak “masifikazio eta parte-hartzaile anitzen errespetu eta ezagutza falta gaitzek” jotako ekitaldietako bat gehiago dela nabarmentzen da. Kolektibo horrek filosofía hau du entzierrorako: borondatez eta nork bere kasa parte-hartzea inolako parte-hartzaile mugarik gabe, entzierroa komertzialki ez ustiatzea eta haren sustraiak tradizio gisa bilatzea bertako ordezko belaunaldiei erakargarri izateko. Gainera, Peñen Federazioak beste arazo erantsi batzuen kontra borrokatzea proposatzen du, entzierroari buruzko informazio eta ezagutza falta, ibilbideko segurtasuna eta arau-hausteen zigorrak betearaztea aipatzen ditu.

Gorabehera horietan oinarriturik, peñek informazio faltari kontra egiteko informazio panel edo pantailak jartzea eta bandoa hotel eta kanpinetara iritsaraztea proposatzen dute. Gainera, on deritzote informazio kanpaina bat bultzatu eta, horren bidez, komunikabideak, aldizkari espezializatuak eta zezen kulturako hiriak entzierroaren benetako balioez kontzientzia harrarazteari. Komunikabideez, haiei buruzko puntu zehatz batean, gaur egun entzierroari inolako mesederik egiten ez diotela diote. Lasterketan anonimotasuna bultzatu eta bilera batean, proposamenak egiteko eta entzunak izateko, parte har dezatela proposatzen dute. Aldi berean, hedabideek jokaera ez-zuzenak informazioan goratu ordez gaitzets ditzaten nahi dute.

Entzierroaren mekanikari dagokionez, hiru minutu lehenago suziri bat botaz lasterkariak biltzea sustatuko litzatekeela diote peñek. Horrez gain, bigantxak geroago askatzearen alde egiten dute, kalejoitik sartzen direnek doan parte hartzea saihesteko. Halaber, hesietan argazkilari, osasun baliabide eta polizia kopurua mugatzea proposatzen dute, lasterkariek beharra badute laguntza bila dezaten. Azkenik, entzierroan gazte eskasiak kezkaturik agertzen dira eta bandoa zehapen mailan, lasterkari ezagunen arau-hausteen kasuan ere, betearazteko eskatzen dute.

No saltes desde la fuente

Iruñeko Udalak ez du jendea Navarreríako iturritik jauzterik nahi. Hori saihesteko, udalak publizitate-kanpaina bat martxan jarri du australiar, ingeles eta zeelanda berritar bisitariak kontzientziatzeko asmoz. Hortaz, instituzioen ustetan badirudi bisitari horiek batez ere egoera honen sortzaileak direla. Horma-irudiak jauzi egiten duen mutil baten aurrealdeko planoa erakusten du eta goialdean “NO. Don’t do it” (Ez, ez ezazu egin) mezua agertzen delarik. Baliatzen dituen argudioak: jauzia debekatuta dagoela, Sanferminetako tradizioa ez dela, urtero zauritu larriak daudela eta jauzi egiteagatik isunak ezartzen direla.

Babes-zibileko Batzordeak kanpaina hau aditzera eman du festaren eta bisitatzen gaituztenen segurtasuna hobetzeko. Kanpainaren hedatzea australiarrek, ingelesek eta zeelanda berritarrek erabiltzen dituzten turismo-antolatzaileen artean eta kanpinetan egindako banaketaren bidez egingo da.

Era berean jakinarazi dute duela zenbait urtetik hona arropa zuriz jantzita entzierroan parte hartzera bultzatzen duen kanpaina mantenduko dutela