Siempre atentos en el recorrido, hasta que suena el cohete de la plaza

Zezen eta joaldun saldo osoak aurreratu zaituenean, lasterka egiteari utzi behar zaio, baina adi egon behar da. Eta zezen-plazatik botatzen duten suziriaren eztanda entzun arte egon behar da erne: zezenak iritsi direla eta atea itxirik dagoela esan nahi du. Suziri alerten sistema Sanfermin.com-en ikusi. Eztanda horren bidez badakigu zezenak plazatik itzuliko ez direla. Beste suziri batek zezenak jada plazako kortetan daudela jakinaraziko du. Atzeko joaldunak falta dira, beren otzantasunagatik ez dira arriskugarriak baina pasatzen utzi behar zaie.

Ibilbideko bi tokitan ate pare banak eragozten du zezenek atzera egitea baina beti ez da dena aurreikusirik zegoen bezala ateratzen. Juantxo Erceren irudietan, nola atzeraturiko joaldun bat Estafetako atea itxita topaturik atzerantz itzultzen den ikusten dugu. Iosu Pezonaga, Miguel Fernández eta Mikel Lasaren irudietan, animaliak alderantzizko lasterketari abiadura handiz ekin ziola eta lasterkari batzuk harrapatu ahal izan zituela egiaztatzen dugu. Hoberena baztertu eta unaiei aritzen uztea da. Horrek beti adi egon behar dela erakusten du, animalia joalduna bada ere. Animalia horien pisua tonatik hurbil dago zenbaitetan. Izan dira oso adarkada larriak banatu dituzten zezen deslaiak.

DSC_9596 DSC_9597
Imagenes de Iosu Pezonaga

IMG_0209_iosu-pezonaga
Imagen de Miguel Fernández

IMG_6230_MikelLasa
Imagen de Mikel Lasa