Sanfermin 2014 con el estreno de Garcigrande y la vuelta de Adolfo Martín y Jandilla

Miserikordia Etxeko Zezenketa Batzordeak gaur goizean jakinarazi du 2014ko sanferminetako Zezen Ferian Garcigrande – Domingo Hernández ganadutegia estreinatuko dela eta Martín eta Jandilla ganadutegiak feriara itzuliko direla. Batzordeak esan duenez, Garcigrande estreinatzeko arrazoiak “bere bi markek 2013ko denboraldian lorturiko emaitza onak” izan dira. Burdin marka horrekin eta Jandillaren eta Adolfo Martínen itzulerarekin batera, 2013ko zortzi zezenketetako bostek errepikatzen dute: Dolores Aguirre -Zezen Feria saria irabazi zuena-, Fuente Ymbro -Carriquiri irabazi ondoren-, Miura, Victoriano del Río eta Torrestrella.

Alcurrucén, Valdefresno eta El Pilar ez dira aurten itzuliko. Zekorketan eta zaldi gaineko zezenketan azken urteetako burdinak ariko dira, El Parralejo eta San Pelayo de Guareña, hurrenez hurren, alegia.