Padilla, en el encierro pero sin correr

Zezen-plazan izango duen hitzordurako hiru egun falta direnean, Juan José Padilla toreatzailea gaurko entzierroa hasi aurretik ibilbidean zehar ibili da. Toreatzaileak argazkilariak, osasun- eta segurtasun-langileak eta unaiak agurtu ditu. Horiekin une batez txantxan eta hizketan aritu delarik.

Aurreko urteetako entzierroko ohiko korrikalariak, oraingoan lasterketa hesiaren beste aldetik jarraitzea nahiago izan du, baina bere agerpena ez da oharkabekoa izan Iruñeko ikuslegoarentzako. Iruindar zezen-plazan izan dituen jarduera ikusgarriak eginagatik eta erakutsitako adoreagatik hemengo ikuslegoak estimu handia dio.

Iazko urrian jasandako adarkada larri batek ezkerreko begia galarazi ondoren, Padilla Iruñera itzuli da ezbehar ikaragarria eta gero. Datorren uztailaren 14an izango da Torrehandilla-Torreherberosen zezenekin.

Uztailaren 11ko argazkiak