La conquista de Navarra en Sol

Iruñeko peñek eguzkiko zezenketan beren festa berezia antolatu zuten, nafar soldaduz mozorrotuta kaskoak, ezpatak, ezkutuak, koroak eta bandera mordoa zeramatzatela, 1512an arma bidez gertatutako Nafarroaren Konkistaren urteurrena zela kausa.

Zezen-plazan sartu aurretik, peñak Jarauta kalean elkartu ziren eta, beren txarangez lagunduta eta konkista salatzen zuen pankarta batekin, jantzi ikusgarriekin eta Nafarroako banderekin desfilatu zuten. Gisa honetan zezen-plazaraino iritsi ziren Sanferminetako hirugarren zezenketan parte hartzearren.

Behin plazan zeudela, Nafarroako bandera erraldoia zabaldu zuten eta beste behin zezenketa girotu zuten haien kantika eta dantzekin, kasu honetan Erdi Aroko gerlari-giroaren barnean.

20120710corrida2.g 20120710corrida3.g

Uztailaren 10eko argazki gehiago