Kukuxumusuko grafitilariak festa idatzi du

Festa grafitiatzea. Aurten gehien nahi genuena da. Eta, Kukuxumusuko marrazkilarien artean grafitilari friki bat dugunez orain dela urte pare bat (begira iaz dendetako baten aurrealdea nola utzi zigun), berak festa bizi izateko eta ulertzeko duen era kamiseta baten paretetan idaztea proposatu genion.

GRAFFITI SF KAMISETA IKUSI

Jedis, kale-artistak bere burua bere beste bizitzan hola deitzen baitu, bere zapatilak -margo arrastotzar eta guzti- eta laneko arropa jantzita, zartaturiko murruen, nabe hutsen eta toki goibelen artera joan zen inspirazio bila.

Nola imajinatuko lituzke hark parranda, gehiegikeria eta adrenalina eztanda? Labirinto kutsuko grafiti batez harritu gintuen, ezinezko irudi horietako batez, non norbera galdu eta haririk gabe aritu.

Norbaitek ez baleki ere, grafiti hitza “graphein” hitz grekotik dator, zeinek idatzi esan nahi baitu. Hortaz, grafitilariak duela zenbait mendetatik datorren tradizio bat iraunarazten duten kale-idazleak dira. Jada antzinako Erroman eta Ponpeian egiten zituzten grafitiak katakonba eta hilobietan.

Beno, Jedisi bost axola zaio grafitismoaren historia. Grafesta horretan zer idatzi duen esan ere ez digu egiten. Hari arratsa eta gauaren parte bat bere lagunekin toki debekatuetan espraiarekin aritzen pasatzea gustatzen zaio, dena oso klandestinoa.

Hitz gutxi, marrazki anitz

Goizetan marrazki fabrikara iristen denean, logale aurpegiera ekartzen du, burua bisera ia beti beltz batez estaltzen du eta hainbat orduz bere kaskoak jantzirik izaten ditu klase anitzeko musika eklektikoa hainbat orduz, tripak gosez karraska egin arte, aditzeko.

Jedisek hitz gutxi egiten du, eta marrazki anitz, eta egun bakoitzean sneaker pare ezberdinez harritzen gaitu. Ez dugu inoiz zapatak erabiltzen ikusi, beltza du ohiko kolorea eta batzuetan janzten dituen laurogeikoetako txandal jakek bere aitonaren trastelekutik atereak ematen dute.

Kamiseta bilakatu dugu Jedisen grafesta, udako parranda-ibilbidea festaz festa, jaialdiz jaialdi, kontzertuz kontzertu, saltatuz egiteko kamiseta. Beltz iluna da biharamunak hobeki eramaten dituelako, %100 kotoi leun-leunez eginik dago eta ederra areagotzen dizu beheraldian bazaude ere.

Aurten, Iruñera sanferminetan joaten bazara -bizitzan behin gutxienez egin beharko zenituzkeen gauza horietako bat da-, baliteke kamiseta hori jantziriko friki bat baino gehiago topatzea. Urrutitik ikusiko dituzu, ze badakizu sanferminetan zuri-gorriz joateko tradizioa agindua dela eta beltza deigarri suertatzen da. Eta post hau irakurtzen honaino iritsi bazara, agian zuk ere eramanen duzu soinean.

GRAFFITI SF KAMISETA IKUSI