Kukuxumusu crea la imagen promocional de Sanfermin para RTVE

Gaurdanik aurrera, ekainak 18, ikusten ahalko dira RTVEn Kukuxumusuk, Sanfermin.com editatzen duen markak, sorturiko animazio batzuk, zeinez kate publikoak sanferminen gaineko bere programazioa sustatuko baitu.

Kukuxumusuk sorturiko hiru klip laburrak, zeinez kate publiko espainolak entzierroak, txupinazoa eta sanferminei buruzko gainerako programazioa iragarriko baititu, haren La 1, La 2, Canal Internacional eta www.rtve.es kanaletan ikusten ahalko dira.

Gainera, Kukuxumusuk diseinu apaingarri berezi bat egin du Iruñetik egunero entzierroaren ondoren emitituko den saioaren platorako.