Eta ez zen adarkadarik jaso… (bideoa)

Bosgarren entzierroko unerik arriskutsuena Mercadereseko bihurgunean jaso zan, non berriz ere korrikalari batek hesiaren ezkerreko aldean geldirik mantentzearen inprudentzia izan zuen. Argazkien krudezia alde batera utziz mirari batek gazte australiarra zigorgabe utzi zuen.


Nahiz eta entzierroetako tokirik eta garrantzitsuenetarikoa izan eta behin eta berriz entzundakoa izan bertan geldirik gelditzea arriskutsua dela, korrikalariak geldirik gelditu ez ezik zezenen zain gelditu da aldizkaria eskuan zuela. Lehengoko zezen beltzak bizkarrakin jo du korrikalaria hesitik urrunduz. Gertutik zioan Jabonero bat izan da urrengoa, korrikalaria aurretik eramanez eta adarrekin besarkatuz.

Argazkien krudeziak adarkada larria aurreikusten zuten baina lehenengo une horietan RTVEko erreportero batek Gurutzeko Gorrikoen partea igorri du non korrikalaria osorik eta zauri gabe aukitzen zen. Hurrengorako jakin badaki nondik hartu behar duen bihurgunea.