Quienes vienen a Pamplona se interesan principalmente por Sanfermin y reservan balcones para ver el encierro y paquetes turísticos

Bertan azaltzen da hirian gutxienez gau bat pasatu zutenen pertsonen kopurua %8,1 igo dela aurreko urtearekin alderatuta. Orobat, memoriak Sanferminei buruzko gauza interesgarriak kontatzen ditu. Adibidez, bisitatzen gaituztenek diote lehen hautu gisa Sanferminetako lotura duten tokiak, udal plaza edo zezen-plaza, bisitatu gogo dutela edo bisitatu dituztela. Gainera, Mikel Ollo Sanfermin.com/Booking-en turismo agenteak erran digu atari horren bitartez entzierroetako balkoi eta ostatua ematen duten turismo paketeen eskaintzaren %30 dagoeneko erreserbatu dela 2013aren aldean. Sanfermin.com/Bookingen nazioarteko bezeroen artean Errusia, Txina, Argentina, Japonia eta Estatu Batuetakoak dira nabarmenenak une honetan, eta  Katalunia, Madril eta Galizia dira erkidegorik adierazgarrienak erreserba nazionalei dagokienez. Mikel Ollok aipatu digunez, Sanferminetan espezializaturiko atzerriko bidaia agentzien eskaera ere handitu da, bereziki agentzia ingeles, estatubatuar eta australiarrena.

Hona hemen Turismo Behatokian ezagutu ditugun beste datu batzuk: 2012 eta 2013ko Sanferminetan Iruñean gaua ematearen batez bestekoa 1,8 da. 2012an gaua ematearen urteko batez besteko altuena izan zen, eta 2013an, bigarrena. Gainera, Iruñeko eta Iruñerriko hotel establezimenduetako datuen arabera, 50.970 lagunek erreserba egin eta gela okupatu zuten. Horietatik 28.009 estatukoak ziren eta 22.971 atzerritar. Iruñera etorritako atzerriko egoiliarren kopurua urte osoaren altuena izaten da, Sanferminetako berezko jendearen etorriaren ondorioz.