Kukuxumusuren entzierroa FITURren

Marrazki Fabrikako zezen urdinak protagonizatuko ditu sabelaldi bereko beste batekin batera Nafarroak ren duen standean eginen diren zenbait entzierro, horren helburua Iruñeko entzierroak simulatu eta San Fermin festak hola sustatzea izanik, Foru Komunitateak estatuko turismo sektoreko feria nagusian baliatzen dituen turismo erakargarrietako bat.

Entzierroak ostegunean 11:45ean estreinatuko dira Fiturko Nafarroaren Egunaren ospakizuna dela eta, larunbat goizean eta arratsaldean eta igande goizean errepikatu dira eta lasterketaren ohiko osagaiak izanen dituzte, hala nola txupinazo , aurretiko kantika, unaiak eta lasterkariak, laguntza medikoa eta beste, Mister Testisek eta bere anaietako batek emanen dituzte adarkada kaltegabeez gain.

Entzierroez bestalde, Marrazki Fabrika Nafarroaren standa pertsonalizatzeaz arduratu da; horretarako, Kukuxumusuren marrazkiak erabili ditu hainbat pertsonaia ezagun Nafarroako hainbat toki enblematikotan irudikaraziz, Hiru Mosketariak Hiriberriko Errege Jauregian, Tarzán Iratiko oihanean eta martetar bat Eunateko eliza tenplarioan esaterako.