En el encierro, ante todo seguridad

Entzierroak goizero 100 profesional baino gehiago biltzen ditu lasterketan suertatzen den edozein gorabeherari aurre egiteko. Bi sendagile, hamabi erizain, 21 garraio teknikari, 50 sorosle, zortzi komunikazio langile eta zortzi tokiko koordinatzaile, guztiak Gurutze Gorria, DYA, Suhiltzaile eta Osasunbidearen laguntza momentu orotan dutelarik.

Entzierroaren 16 sorospen guneak ibilbideak dituen 846 metroetan sakabanatuta daude, 53 metroro, eta 112 SOS Nafarroa Zentroak koordinatzen ditu, Nafarroako Larrialdi Agentziak duen egoitzan. Hedapen zabal honek erantzun azkarra bermatzen du larritasuna eta harrapaketa mota mailakatuz, honela osasun-laguntza eta zauritua eramana izango den ospitalea aukeratzeko.

Uztailaren 12ko argazki gehiago