El Riau Riau, este año tampoco

Ezin izan da. Riau-Riaua bertan behera gelditu da gaur arratsaldean Udaletxe plazan izandako istiluen ondotik. Berrogei minutuz udalbatza oztopatzen saiatu diren gazteen eta udaltzaingoaren eta juxtu kontrakoa nahi zuten beste gazte batzuen artean liskarrak izan dira. Seiak laurden gutxitan udaltzaingoa udaletxetik joan da eta ekitaldia bertan behera gelditu da ofizialki 25 minutu beranduago.

Udalak esandakoaren arabera, polizia batek aurpergian jaso du zauria istiluetan bota dioten botil bat dela eta. 1996an gertatu moduan, zeinetan azkenekoz gelditu zen bertan behera ekitaldia, aurten ere ezin izan da egin.

Oraingoan, hasieratik, La Pamplonesa musika banda atera baino lehen, tentsioa somatzen zen giroan. Arratsaldeko bost t’erdiak pasa eta minutu batzuetara lehenengo borrokak hasi dira, gerora istilu gehienak izan diren plazaren toki konkretu batean. Zenbait gazte polizia pasabide bat egiten laguntzen saiatu den arren,  dena alferrik izan da. Azkenean poliziak alde egin du, batzuen eta besteen oihuen artean; entzunenak, “UPN Kanpora” eta “San Fermín, San Fermín”.

Megafonia bidez ekitaldiaren etenaldia iragarri ondoren, gazteen artean hainbat borroka saio egon da, horietako zenbait Udaletxe atarian bertan. Ekitaldiaren alde hainbat urtez aritu direnen artean euren atsekabea agertu dute bertan. Aurten ere ez.

Astraingo Vals ezaguna behin bakarrik entzun da.

Uztailaren 6ko argazki gehiago